Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Prest dugu aurtengo udako kirol-jardueren kanpainarako eskaintza

2024-05-05

Heldu eta gazteentzako zein haurrentzako jardueren programa. Izena emateko epea maiatzaren 6an hasi eta ekainaren 7ra arte zabalduko da. Jarduerak uztailaren 2tik 24ra bitartean egingo dira

Helduentzako kirol-jarduerak:

Body zunba: Gainkarga bidezko ariketak eta Hego Amerikatik datorren musikaren erritmoaz fidatutako saioak konbinatuz, gorputzeko gihar-talde ezberdinak landu eta indartzen dituen oinarri musikaldun jarduera fisikoa.

Uztailaren 3tik 24ra, astelehen eta asteazkenetan, 20:30ean, 16 urtetik aurrera.

Kardiofit: Gorputzaren atal ezberdinak lantzen dituen jarduera, musika eta material ezberdinez baliaturik (pesak, gomak, fitball, step,…)

Uztailaren 3tik 24ra, astelehen eta asteazkenetan, 19:30ean, 16 urtetik aurrera.

Igerian ikastea: Helduentzako igeriketa ikasteko ikastaro intentsiboa.

Astelehenetik ostiralera, 19:15ean.

Gazteentzako kirol-jarduerak:

Padela: Padel jokoan trebatzeko oinarrizko ikastaroa adinka:

- 2013-14 urtetan jaiotakoak: Astelehena-azteaskena 10:00

- 2011-12 urtetan jaiotakoak: Astelehena-azteaskena 11:00

- 2009-10 urtetan jaiotakoak: Astelehena-azteaskena 12:00

Haurrentzako kirol-jarduerak

Igerian ikastea: Igerian ikasteko, mailaka banatutako ikastaro intentsiboa da. Astelehenetik ostiralera eguneroko maiztasuna duen 17 saioko programa.

- Astelehenetik ostiralera 16:45-17:30

- Astelehenetik ostiralera 17:35-18:20

- Astelehenetik ostiralera 18:25-19:10

Kirol Udalekuak: 2012 eta 2015 artean jaiotako haurrei zuzendutako kirol jarduera eta joko anitzak praktikatzeko udalekuak. Igerilekuetara, ondartzara, surfa egitera, kayakean ibiltzera eta zalditegira irteerak egingo dira bertan. Astebeteko lau deialditan eskaintzen da eta haurrek bat, bi edo hiru astetan parte hartu ahalko dute. Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00tik 13:00ra emango dira.

-   1. astea: uztailaren 2tik 5era*

-   2. astea: uztailaren 8tik 12ra

-   3. astea: uztailaren 15tik 19ra

* 1. astea 4 egunekoa izango da, San Pedro Jaiak direla eta.

Talde hauetako batean parte hartu nahi dutenek, izen emateko, kiroldegira deitu (943 37 61 82 telefonora) edo kiroldegiko bulegora gerturatu ahalko dute honako ordutegian:

- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00

- Asteazkenetan: 17:00-19:00

 

Liburuxka deskargatu

Liburuxka [pdf]