Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Udalaren Musika-Eskola: 2024-2025 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea

2024·05·02

Gaur, maiatzak 2, ireki da aurrematrikula egiteko epea Udalaren Musika-Eskolan ikasketak egiteko. Epea maiatzaren 10ean amaituko da. Plazaren eskaera egiteko unean, dagokion kuotaren % 10a ordaindu beharko da.

Matrikula egiteko epea ekainaren 10etik 18ra bitartean izango da, eta nahitaezkoa izango da aldez aurretik Kulturetxean aurrematrikula egitea. Plazen adjudikazioa posta bidez konfirmatuko da.

Plaza baten eskaera egiteko unean, dagokion kuotaren % 10a ordaindu beharko da Udalak horretarako jartzen duen kontu korrontean, eta matrikulatu aurreko baldintza izango da. Kasu bakoitzari dagokion matrikularen 1. pagamenduan deskontatu egingo da zenbateko hori. Eskaera egin eta gero matrikula formalizatzen ez duenak ez du ordaindutakoa bueltatzeko eskubiderik izango.

Hauek dira ikastaro bakoitzeko tasak:

  Erroldatuak Erroldatu gabeak
Musika txokoa 310,00 € 372,85 €
Musika-hizkuntza 310,00 € 372,85 €
Musika-instrumentua 310,00 € 372,85€
Txistu edo akordeoia 242,70 € --------
Musika hizkuntza + instrumentua 574,20 € 696,90 €
Hizkuntza + txistu edo akordeoi 449,95 € ---------
Abesbatza  51,95 € 63,00 €
Kamara 155,90 € 187,15 €
Musika tresnako taldea 102,30 € 124,30 €

   

Irailaren 1etik 15ra, Hizkuntza Musikalean eta instrumentuetan libre gelditzen diren plazetan matrikulatzeko aukera izango da, eskaera iritsitako ordenaren arabera.

Hobariak

Salbuespenak eta hobariak daude Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) prestazioak jasotzen dituztenentzat eta langabetuentzat.

Udalak edo Eusko Jaurlaritzak ematen duen Gazte-Txartelaren titularrek % 10eko deskontua izango dute.

Familia ugarientzat % 30eko hobaria dago.

Kuotetan hobariak eskatu ahalko dituzte baldin eta unitate familiarreko bi kide edo gehiago matrikulatzen badira Eskolan.

Tasen ordainketa

Dagozkien tasak bankuko domiziliazioaren bidez ordainduko dira, aukeran pagamendu bakarrean edo pagamendu zatikatuan.

Pagamendu bakarra: irailaren 25etik 30era.

Pagamendu zatikatua: matrikula egiteko unean matrikularen ordainketa hileroko 10 kuotatan zatikatu ahalko da (irailetik ekainera). Kuota horiek Udalak hilero 25. egunetik 30.era bitartean kobratuko dizkio.

Zalantzarik izanez gero, bidali e-maila helbide honetara: musikaeskola@lasarte-oria.eus edo joan Kultur Etxera, 2. solairura, 9:00etatik 14:00etara.

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]

 

Kartela