Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Ireki da 2024ko Inauterietarako diru-laguntzen deialdia

2024-04-29

Diru-laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 31era arte egongo da irekita. 14.542,85 euroko kopurua zuzendua dago programa honi

Laguntzak 2024ko Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatu dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira, 14.542,85 euroko kopurua zuzendua dago programa honi.

Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatu duten programa eta gastu-sarreren aurrekontua.

Balorazioko irizpideak honako hauek dira:

  • Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
  • Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
  • Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
  • Programaren aurrekontua, 40 puntu.
  • Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
  • Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.

Informazio gehiago esteka honen bidez.