Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Hautesle-erroldaren eta hauteslekuen erakusketa
2024·03·04
Erakustaldia eta erreklamazioak aurkezteko epea 2024-03-04tik 2024-03-11ra
Hautesleek beraien datuak erroldan zuzen dauden egiaztatu ahal izango dute Udaletxeko enplegatuaren aurrean, NAN, pasaportea edo gida-baimenaren bitartez, bertan titularraren argazkia agertu beharko da.
Hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-errolda abenduaren 1ean itxitakoa da, zeinak 2023ko azaroaren 29ra arte izandako mugimenduak jasotzen dituen jatorrizko erregistroetan.
Pertsona orok aurkez dezake erreklamazioa zerrendatik baztertu dutelako (zerrendan ez badago edo gaizki erregistratua badago) edo zerrendan sartu dutelako (zerrendan badago eta ez luke egon behar), zerrendak ikusgai dauden bitartean. Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa, eta nortasun identifikazioaren agiriaren fotokopia erantsi behar dio.
Sekzio, mahai eta hauteslekuak - 2024ko Eusko Legebilltzarrerako Hauteskundeetarako
Erakustaldia eta erreklamazioak aurkezteko epea 2024-03-04tik 2024-03-10era
Hautesleek aurkez dezakete erreklamazioa mugatze horren aurka Lurralde historikoko Hauteskunde-Batzordea aurrean, eta batzorde horrek erabaki irmoa hartuko du 5 eguneko epean.