Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea 2026rako Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena

2025-10-20

Horrela, jendaurrean jartzeko eta interesdunek alegazioak aurkezteko epea irekitzen da, indarrean dagoen araudian aurreikusitakoaren arabera.

Lasarte-Oriako Udalak hasiera batean onartu ditu 2026ko Ordenantza Fiskalak.

Horrela, jendaurrean jartzeko eta interesdunek alegazioak aurkezteko epea irekitzen da, indarrean dagoen araudian aurreikusitakoaren arabera.

 

HASIERAKO IRAGARKIA

Bere arrazoiko espedientean dautzan bidezko azterketen eta iharduketen ondoren, Udalbatzarrak  2025eko urriaren 9an egindako bilkuran, erabaki zuen:

LEHENENGOA: Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan xedatutakoa betez, honako hau erabaki da behin-behinean: 

-A.-Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoen Ordenantza indibidualizatzea 

  1. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
  2. Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala
  3. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen  Ordenantza Fiskala
  4. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala
  5. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala
  6. Zerbitzuak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza Fiskala
  7. Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala
  8. Udal-zerbitzuak emateagatiko edo udal-jarduerak egiteagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

Ordenantza honen eranskinen kasuan, prezio publikoak arautzen dituzten akordioak dira, eta, arauzko izaera ez dutenez, tokiko gobernu-batzarrak onartu eta aldatu ahal izango ditu, osoko bilkuran erabaki zen bezala.

  • 8.1.-Orokorra
  • 8.2.-Zerbitzu kulturalak
  • 8.3.-Gazteriaren instalazio zerbitzuak
  • 8.4-Euskara zerbitzuak
  • 8.5.-Gizarte zerbitzuak
  • 8.6- Kirol instalazioak
  • 8.7.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua (elz)
  • 8.8.- Kirol zerbitzuak
  • 8.9.- Udal musika eskola
  • 8.10.-Kultura zerbitzuak
  • 8.11.-Udal euskaltegia
  • 8.12 .-Udalak antolatutako ikastaroak
  • 8.13.-Ingurunean mantentzea
  • 8.14.-Etxebizitza komunitarioetako egoitza zerbitzuak
  • 8.15.-Gazteriaren zerbitzuak
  • 8.16.-Udako txokoak

16-    Lasarte-Oriako udal-tasa eta prezio publikoen salbuespenei eta hobariei buruzko erregelamendua arautzen duen ordenantza.

17-    Tokiko zuzenbide publikoko zergen eta bestelako diru-sarreren kudeaketa, bilketa eta ikuskapena arautzen duen ordenantza orokorra.

Ordenantza honen kasuan indargabetzea:

18.Trafikoa eta udalaren zehatzeko ahala gauzatzeko prozedura arautzen duen ordenantza fiskala, trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta segurtasunaren arloan.


B.- 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, onartzea, aldatzea edo ezabatzea nahi diren testuak honako ordenantzetan:

 

  1. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
  2. Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala
  3. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen  Ordenantza Fiskala
  4. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala
  5. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala
  6. Zerbitzuak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza Fiskala
    • 6.1.-Auto-taxien eta alokairuko gainerako ibilgailuen lizentziak eta administrazio-baimenak
    • 6.2.-Lizentziak, kontrol jarduerak eta  baimen administratiboak
    • 6.3.-Hilerriko zerbitzuak
    • 6.4.- Ur-hornidura
    • 6.7.- Bide publikoko animalien bilketa
    • 6.8.-Hautaketa-prozesuetan izena ema- teagatik
  7. Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala
    • 7.1.-Lur-zoruaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia ibilgailuak sartzeko edo aparkatzeko
    • 7.2.-Kalez kaleko merkatua
    • 7.3.-Lurzoruari erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia ematea mahai eta aulkiekin
    • 7.5.-Lur-zoruaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia saltokiekin, produktuak salgai dituzten kale-postuekin, atrakzioekin, aparatu automatikoekin eta antzeko beste batzuekin
    • 7.6.-Lasarte-oriako udal baratze ekologikoen erabilera bereziaren izenarekin
  8. Udal-zerbitzuak emateagatiko edo udal-jarduerak egiteagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

BIGARRENA.- 11/1989 Foru Arauan xedatutakoarekin bat etorriz, behin-behineko Erabaki hau eta hari erantsitako ordenantza fiskalen testua 30 lanegunez jarriko dira ikusgai jendaurrean, interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten.

HIRUGARRENA.-  Informazio horren arauzko epea igaro eta erreklamaziorik egin ez bada, hartutako erabakiak eta adierazitako agiriak behin betiko onetsitzat joko dira, eta ez da beste erabakirik hartu beharko.

Hartutako erabakiak eta horretarako bideratutako espedienteak jendaurrean jarriko dira, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, hedabide ofizial horretan, udaletxeko iragarki eta ediktu-taulan [https://www.lasarte-oria.eus/eu/iragarki-taula-ediktuak] eta Gipuzkoako hedapen handieneko egunkari batean iragarkiak argitaratuz. Hori guztia honako arau hauen arabera:

  • a) Jendarentzat ikusgai dauden lekua: Udaleko Diruzaintzan eta udalaren webgunea.
  • b) Aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: 30 egun baliodun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera, bulego-ordutegian.
  • c) Nork jar ditzakeen erreklamazioak: aipatutako Foru Arauaren 17. artikuluan zerrendatutako interesdunek eta erabakiaren aurka bozkatu zuten kideek.
  • d) Aurkezteko bulegoa: Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango da, edozein egun eta ordutan, edo Lasarte-Oriako Udaleko Sarreren Erregistro Orokorrean bertan (Okendo Plaza, 1), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, edota urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako formen bidez.
  • e) Jendarentzat ikusgai dauden lekua: Udaleko Kontu-hartzailetza eta udalaren webgunea.

Lasarte-Orian,  2025eko urriaren 10ean