Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

2026ko Inauterien gaia aukeratu

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2026. urteko Inauterietan?”

11·09·2025


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

2025/10/28

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

2025/11/12

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Udalak 2026ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Prozesu honen helburua da herritarrek berek erabakitzea gaia; horregatik bi fase izango dituen partaidetza-prozesu bat egingo da.

1. fasea (Irailaren 11tik 26ra)

Fase honetan, herritarrek nahi dituzten gai guztiak proposatuko dituzte.

Nola parte hartu

  • "Parte hartu zure iritzia emanez" botoia sakatuz.
  • Etxebizitza bakoitzean postontzietan sartu diren txartelen bidez proposatu ahalko dituzte, eta dauden partaidetza-buzoietan utzi.

Proposamenak bidaltzeko epea irailaren 11tik 26ra bitartekoa da.

Behin proposamen guztiak bildutakoan, konpartsek 5 gai hautatuko dituzte.

2. fasea (Urriaren 28tik azaroaren 11ra)

Fase honetan, herritarrek konpartsek hautatutako 5 gai horien artean bat aukeratu beharko dute, eta bozkatuena 2026an Lasarte-Oria mozorrotuko duen gaia izango da.

Bigarren fase honetan parte hartzeko modua lehen fasekoaren antzekoa da, eta alde bakarra da ez dela txartel berririk banatuko postontzietan, baizik eta partaidetza-buzoien ondoan egongo direla eskuragarri.

Nola parte hartu

  • "Parte hartu zure iritzia emanez" botoia sakatuz.
  • Herritarrek parte hartzeko postontzien ondoan egongo diren partaidetza-txartelekin.

OHARRA: Fase honetan pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du; beraz, NANa adierazi beharko da. Ez da onartuko NANa adierazi ez duen botorik.

Non daude herritarrek parte hartzeko postontziak?
  • Emakumearen zentroa
  • Kultur etxea
  • Gazteleku
  • Udala (Udaletxe zaharreko arkupetan)
  • Maialen Chourraut kiroldegia

Animatu eta parte hartu!