Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea 2026ko abonamenduak

2026-08-31

Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Departamentuak 2026ko abonuen tramitazioarekin eta kontuan hartu beharreko data eta jarduerekin lotutako informazioa helarazi nahi dizue erabiltzaile eta abonatu guztiei.

Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Departamentuak 2026ko abonuen tramitazioarekin eta kontuan hartu beharreko data eta jarduerekin lotutako informazioa helarazi nahi dizue erabiltzaile eta abonatu guztiei.

2026ko abonuaren zenbatekoa

2026ko abonua kalkulatzerakoan, igerilekuko sabaiaren erorketaren ondorioz instalazioak itxita egon ziren egunak kontuan hartuko dira. Horren ondorioz zerbitzua eman ezin izan zen aldiari dagokion konpentsazio ekonomikoa aplikatuko da.

Banku-helbideratzearen bidez ordaintzen duten abonatuak

Ez dute inolako izapiderik egin beharko. 2026ko abonua automatikoki kobratuko da adierazitako banku kontuan.

Banku-txartelaren bidez ordaintzen duten abonatuak

Ordainketa egiteko bi modu:

Maialen Chourraut Kiroldegiko bulegoan, honako ordutegiarekin:

  • Astelehenetik ostiralera, 09:00–13:00.
  • Asteazken arratsaldean, 17:00–19:00.

Udal kirol departamentuari aurrez eskatuta, kirolak@lasarte-oria.eus

  • Kutxabank bulegoan, udal kirol saileko banku kontura diru-sarrera egitea.
  • Banku bidezko transferentzia.

Oharra: Ordainketa irailaren 11rako egitea gomendatzen da; izan ere, ordurako dagokion ordainketa egin ez duten abonatuei, irailaren 12tik aurrera, udal kirol-instalazioetarako sarbidea baliogabetuko zaie.

Abonamenduak erregularizatzeko azken eguna

2026an udalaren kirol-instalazioak abonatu gisa erabili dituen pertsona orok bere egoera ekonomikoa 2026ko irailaren 30a baino lehen erregularizatu beharko du. Epe horretan egoera erregularizatu ezean, aplikatu beharreko araudiaren araberako neurriak hartuko dira.

Udal kirol departamentuak eskerrak ematen dizkie abonatu guztiei eta izapideak behar besteko aurrerapenarekin egitea gomendatzen du.