Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea 2026-2027 ikasturterako Manuel Lekuona Kultur Etxeko ikastaroen eskaintza berrikuntzekin

2026-09-09

Matrikulatzeko epea irailaren 10etik 20ra egongo da zabalik, beste urte batzutan baino lehen.

Ainara Elicechea Lasarte-Oriako Udaleko Kultura zinegotziak 2026-2027 denboraldirako Manuel Lekuona Kultur Etxean emango diren ikastaroen programa aurkeztu du.

Eskaintzak berrikuntza batzuk dakartza aurten, beste urteekin alderatuta. Zehazki, 4 ikastaro berri aurkezten dira, hala nola Helduen Ballet, Barre, Bailamos tod@s, aipatu behar da hau inklusiboa dela, aniztasun futzionala duten pertsonek parte harte ahal izango dute, eta Dancing Baby, azken hau familian egiteko. Beste urte batzuetan bezala, programak sormen-, ongizate- eta prestakuntza-proposamenak jasotzen ditu, herritarren interesei erantzuteko.

Matrikula egiteko epea irailaren 10etik 20ra egongo da zabalik, UDALETXEAN bertan (9:00etatik 14:00etara) edo udalaren egoitza elektronikoan. Plazaren berrespena irailaren 30ean jakinaraziko da posta elektronikoz. Plazak iristeko hurrenkeraren arabera esleituko dira; beraz, plazen kupoa gainditzen denean, izena eman duten hurrengoak itxaron-zerrendan geratuko dira. Lasarte-Orian erroldatutako pertsonek % 40ko hobaria izango dute matrikularen prezioan.

Eskolak urriaren 5ean hasi eta ekainaren 18an amaituko dira.

Udaleko Kultura zinegotziak, Ainara Elicecheak, "programa eguneratzeko eta aukera erakargarriez hornitzeko egin den ahalegina" azpimarratu du, eta "Dancing Baby" ikastaroari garrantzia eman nahi izan dio, familian seme-alaba txikiekin egiteko. Era berean, ikastarorik arrakastatsuenetako batzuen ordutegiak eta talde kopurua zabaldu dira.

Bestalde, Eunate Izagirre Udaleko Kultura zuzendariak parte hartzeko deia egin die herritarrei: "Ikastaro hauek sormena, ongizatea eta norbanakoaren ezagutza bultzatzea baino ez digute bilatzen, bizilagunen topagune ere badira, jarduera partekatzeko, elkarrekin ondo pasatzeko eta loturak estutzeko modu bat".