Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

2025ko Inauterien gaia aukeratu

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2025. urteko Inauterietan?”

23·09·2024


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

2024/09/23

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Udalak 2025ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Prozesu honen helburua da herritarrek berek erabakitzea gaia; horregatik, oraingo honetan, berrikuntza gisa, bi fase izango dituen partaidetza-prozesu bat egingo da.

1. fasea

Fase honetan, herritarrek nahi dituzten gai guztiak proposatuko dituzte.

Gaiak nola proposa daitezkeen

  • Etxebizitza bakoitzean postontzietan sartu diren txartelen bidez proposatu ahalko dituzte, eta honako leku hauetan dauden partaidetza-buzoietan utzi:
    • Kiroldegia
    • Udaletxe zaharra
    • Kulturetxea
    • Emakumeen zentroa
    • Gaztelekua
  • Partaidetza-prozesuaren bidez, udalaren webgunean: https://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea
  • Mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: partehartzea@lasarte-oria.eus

Proposamenak bidaltzeko epea bihar irailaren 23an hasiko da eta urriaren 6an amaituko da.

Behin proposamen guztiak bildutakoan, konpartsek 5 gai hautatuko dituzte.

2. fasea

Fase honetan, herritarrek konpartsek hautatutako 5 gai horien artean bat aukeratu beharko dute, eta bozkatuena 2025ean Lasarte-Oria mozorrotuko duen gaia izango da.

Bigarren fase honetan parte hartzeko modua lehen fasekoaren antzekoa da, eta alde bakarra da ez dela txartel berririk banatuko postontzietan, baizik eta partaidetza-buzoien ondoan egongo direla eskuragarri.

Udalaren https://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea webgunearen bidez ere parte hartu ahalko da, edo partehartzea@lasarte-oria.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Bigarren fase honen epea urriaren 21etik azaroaren 3ra izango da.

Hilaren 4an boto guztiak jasoko dira eta 5ean bilera bat egingo da konpartsekin eta agertu nahi duten herritarrekin, behin betiko gaia zein den jakiteko. Berdinketa gertatuz gero, bilera horretan erabakiko da zein izango den azken gaia.

Parte hartu!

Erlazionatutako berriak

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena 2024·06·24

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena

“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena antolatu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak hilaren 25erako.

“Trasn-formatzen” dokumentala Lasarte-Orian

2019·05·30

“Trasn-formatzen” dokumentala Lasarte-Orian

Oraingoan, ekainak 7an ostirala, arratsaldeko 19:00tan, Lasarte-Oriako Oriarte Institutuarekin batera, Kultur Etxeko aretoan “TRANS-formatzen” dokumentala ikusiko dugu. Ekintza dohanik da.

“Snorkelean” hastapena

2019·03·10

“Snorkelean” hastapena

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak Snorkelean (urpekaritza mota bat) hasteko saio berezia antolatu du 2007, 08, 09 eta 10ean jaiotako neska-mutilentzat.

“Retazos III” liburua eta Nébel duoa, otsailaren 15eko urteurrena ospatzeko

2019·02·13

“Retazos III” liburua eta Nébel duoa, otsailaren 15eko urteurrena ospatzeko

Lasarte-Oriak eratu zeneko 33. urteurrena José Luis Navarroren “Retazos III” liburuarekin eta piano eta klarineteko Nébel duoarekin ospatuko du. Lasarte-Oriako bandera udaletxe zaharrean jarrita egongo da.

“Patioak Irekita”: ikastetxeek herritarrei irekiko dizkiete beren patioak

2020·03·02

“Patioak Irekita”: ikastetxeek herritarrei irekiko dizkiete beren patioak

Martxoaren 2tik aurrera, Oriarte-Landaberri BHIko eta Sasoeta eta Garaikoetxea ikastetxe publikoetako patioak egunero egongo dira zabalik, herritarrek erabili ahal izan ditzaten, bai eta haietako instalazioak ere