Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea 2025eko Aurrekontua: Informazio publikoko epea zabalik
Juncal Oiartzun
Orain dela 9 egun aldatuta.
2025-01-07
Urtarrilaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira 2025eko aurrekonturako iradokizunak eta erreklamazioak
2024ko abenduaren 20an egindako ezohiko bilkuran, Lasarte-Oriako Udalak hasiera batean onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorra. Hori dela eta, informazio publikorako epea ireki da, herritarrek egoki iritzitako iradokizunak eta erreklamazioak aurkez ditzaten, kontuan hartuta iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu zela 2025eko urtarrilaren 3an, eta hamabost egun baliodunekoa dela epea, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
- Informazio gehiago: https://www.lasarte-oria.eus/eu/-/299263-41