Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
San Pedro Jaiak 2025
Aurtengoan ekainaren 26tik 30era ospatuko ditugu San Pedro jaiak herrian. Jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Eta, nor omenduko dugu?
28·01·2025
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
2025/01/28
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
Gaur egungo fasea
Dokumentu erlazionatuak
San Pedro Jaiak
- Zein ekintza berri antolatuko zenuke?
- Zein musika talde ikusi nahiko zenuke herrian?
- Zure elkarte edo lagun koadrillarekin zerbait antolatzeko prest?
Omendua
Jaiekin batera, gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektibo bati egin ohi zaio omenaldia. Ibilbide bati edo Lasarte-Oriaren eta lasarteoriatarren alde egindako lan bati aitormena da.
Horretarako, proposamen bat egiteko eskatzen dizugu, zure ustez aitormen hori zein pertsonak edo kolektibok merezi duen adieraziz eta argudiatuz.
Nola parte hartu
- Sakatu "Parte hartu zure iritzia emanez" botoia.
- Bete pdf dokumentua edo lortu zure liburuxka udaletxean eta utzi hemen aurkituko dituzun herritarren partaidetzarako edozein postontzitan:
- Emakumearen zentroa
- Kultur etxea
- Gaztelekua
- Udaletxea (arkupe zaharrak)
- Kiroldegia
Proposamenak otsailaren 16ra bitartean jasoko ditugu!
Animatu eta parte hartu!