2022ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa
2022·03·10
Nahi duen orok har dezake parte, eta nahi beste proposamen aurkeztu. Aurkezten diren proposamenak orijinalak izango dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.
Kartel guztiek eraman beharko dute idatzia: “San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2022”. Lana egiteko teknika librea da.
Lehiaketan aurkezten diren kartelak, egileen baimenarekin, udal webgunean egongo dira ikusgai, eta ez da agertuko ez izenik ezta egilea ezagutzera eman lezakeen beste ezer ere ez.
Biztanleriak ikusgai diren lanen inguruko bere iritzia eman ahal izango du, eta kontuan izango da kartel irabazlea aukeratzeko orduan. Gazteria, Festak eta Kirola Batzordeak izendatuko ditu kartel irabazlea aukeratzeko epaimahaiko kideak.
Irabazleak 600€ko saria jasoko du.