Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
2022ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea
Maiatzaren 13an amaituko da Lasarte-Oriako literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira
2022·04·20
Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dira.
Haurrentzako kategoria
Espezialitate hauetan lehiatu ahalko da:
- A kategoria: 2013. urtean eta hurrengoetan jaioak.
- Euskarazko ipuina (gai librea, gutxienez folio bat).
- B kategoria: 2010, 2011 eta 2012. urteetan jaioak.
- Euskaraz ipuina (gai librea, gutxienez bi folio).
- C kategoria: 2007, 2008 eta 2009. urteetan jaioak.
- Euskaraz ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)
- Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso-lerro).
Espezialitate eta kategoria bakoitzerako sari hauek ezartzen dira:
- 1. saria: 200€ eta diploma
- 2. saria: 150€ eta diploma
- 3. saria: 100€ eta diploma
Helduentzako kategoria
Espezialitateak eta sariak hauek dira:
- Poesia euskaraz. Gai eta metrika libreak. 300 bertso gehienez. Saria: Diploma eta 650€
- Euskarazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai eta metrika libreak. 300 bertso gehienez. 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- Poesia gaztelaniaz. Gai eta metrika libreak. 300 bertso gehienez. Saria: Diploma eta 650€
- Gaztelaniazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai eta metrika libreak. 300 bertso gehienez. 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- Mikrokontakizuna euskaraz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650€
- Euskarazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria»saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- Mikrokontakizuna gaztelaniaz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650€
- Gaztelaniazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria» saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€.
Sarien banaketa azaroaren 19an egingo da.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu