2022an ere… Jaietan Blai!
2022·02·24
Aurten jaiak ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira, eta aurreko urteetan egin den bezala, herritarrek udalerriko jaiei buruzko proposamenak udalari helarazteko prozesu parte-hartzailea ireki da.
Hori dela eta, liburuxka bat buzoneatzen ari gara zeinetan adierazi ahal izango baita zein euskal musika talde, musika talde nazional edo bestelako jarduera (antzerkiak, jolasak, etab.) gustatuko litzaieken herritarrei aurtengo San Pedro jaien programan sartzea.
Liburuxka hau udalerrian zehar banatutako herritarren partaidetzarako bost postontzietako edozeinetan utzi ahal izango da, leku hauetan:
- Kultur etxea
- Gaztelekua
- Emakumearen zentroa
- Kiroldegia
- Udala (udaletxe zaharreko arkupetan)
Udalaren webgunearen bidez ere parte har daiteke, Herritarren Parte-hartzea atalaren barruan, edo esteka hau sakatuz:
Proposamenak martxoaren 13ra arte jasoko dira.
Animatu eta parte hartu!
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.