Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea 2021ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea
Eli Corbacho Gonzalez
Orain dela 3 Urteak aldatuta.
2021-05-04
Maiatzaren 21ean amaituko da Lasarte-Oriako literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira
Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dira.
Haurrentzako kategoria
Espezialitate hauetan lehiatu ahalko da:
- A kategoria: 2012. urtean eta hurrengoetan jaioak.
- Euskarazko Ipuina (gai librea, gutxienez folio bat).
- B kategoria: 2009, 2010 eta 2011. urteetan jaioak.
- Euskaraz Ipuina (gai librea, gutxienez bi folio).
- C kategoria: 2006, 2007 eta 2008. urteetan jaioak.
- Euskaraz Ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)
- Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso-lerro).
Espezialitate eta kategoria bakoitzerako sari hauek ezartzen dira:
- 1. saria: 200€ eta diploma
- 2. saria: 150€ eta diploma
- 3. saria: 100€ eta diploma
Helduentzako kategoria
Espezialitateak eta sariak hauek dira:
- Poesia euskaraz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650€
- Euskarazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak, 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- Poesia gaztelaniaz. Gai, metrika eta hedadura libreak. Saria: Diploma eta 650€
- Gaztelaniazko poesiako «Lasarte-Oria» saria. Gai, metrika eta hedadura libreak, 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- Mikrokontakizuna euskaraz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650€
- Euskarazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria»saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€
- Mikrokontakizuna gaztelaniaz. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. Saria: Diploma eta 650€
- Gaztelaniazko mikrokontakizuneko «Lasarte-Oria» saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat. Saria: Diploma eta 650€.
Sarien banaketa azaroaren 20an egingo da.