Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

2020ko Inauterien gaia aukeratu

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2020. Urteko Inauterietan?” lemapean.

2019·10·08

Udalak 2020ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, etxez etxe postontzietan txartel bat banatzen hasi da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko.

Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko.

Iritzia emateko, urriaren 31a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!