Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

2018.ko Nagusien Omenaldia

Programazio zabala Zaharren Omenaldirako. 2018ko Zaharren Omenaldia urriaren 1etik 8ra bitartean egingo da, jarduera-kopuru handi batekin.
calendarioNOIZ Urtarrilaren 1-etik 1-era
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 0 €
Astea urriaren 1ean 16:00etan zabalduko da, bandera igotzearekin eta elkartean bertan dantzatuko den ohorezko aurreskuarekin. Irekitzeko ekitaldiaren ondoren hasiko dira tokako, igeleko eta poteko lehiaketak, eta arratsaldeko 18:00etan bingo-saio batekin amaituko da eguna.

Urriaren 2an, asteartearekin, 16:00etan, Elkarteak gimnasia erakustaldi bat egingo gu Maialen Chorraut Udal Kiroldegian.

Urriaren 3an, asteazkenarekin, kulturetxean, clownaren txanda izango da Zirriborro lanarekin

Ostegun 4an Biyak Bat elkarteko eta Añorgako Gure Kabia Abesbatzak kontzertua eskainiko dute Brigitarren komentuan 18:00etan.

Urriaren 5ean, ostiralarekin, 11:00etan, Jubilatuen Elkartean, luncha Ondo ibili – Caminar es saluden eskutik. 17:00etan, Okendo plazan, lerroko dantza, eta 19:00etan, kulturetxean, antzerkia Dúo Imperialen eskutik.

Larunbat 6an, goizeko 9:30etan, VII. Ibilaldi Neurtua egingo da, Okendo plazatik abiatuta. Eta arratsaldeko 17:00etan, dantza-lehiaketa elkartean.

Igandea, urriak 7, mezarekin San Pedro elizan hasiko da, eta segidan kalejira egingo da. Gero goizeko 12:00etan eta Kulturetxean, Biyak Bat abesbatzaren emanaldia eta dantza-jaialdia, Amaia González Caballeroren eskutik, izango dira. Eguna amaitzeko, ohiko bazkari herrikoia egingo da Michelingo frontoian, bazkaria Azabache taldeak girotuko duelarik.

Omenaldiko astea astelehen 8an amaituko da. Goizean kalejira herrian zehar, meza Brigitarrenean eta bazkideen Urrezko Ezteiak elkartean. Ondoren, omenduekin bazkaria egingo da, eta dantzarekin amaituko da 17:00etan Abend jatetxean.