Buruntzaldeko 13. ibilbideen eguna
2020·10·20
“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bideak ditugu (bost ibilbide daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.
Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, panel hauek gainera aurten berritu ditugu. Bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.
Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:
- ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda). Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
- ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
- ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena). Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
- LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
- LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
Buruntzaldeko 2020-2021 ikasturterako planean aurreikusten den moduan, aukera hauek guztiak ezagutzera emateko ibilbideen eguna da proposamena, eta aurtengoan, urriaren 13an (igandea) izango da.
Aurten, Covid19ak eragindako pandemia medio, aire librean egindako jarduera fisikoa sustatu nahi dugu bereziki. Hala ere, egokitzapen batzuk eginda, pilaketak eta gune arriskutsuak ekidinez. Hori dela eta, aurten ONLINE edizioa planteatu da, Buruntzaldeako eta inguruko guztiei ibilbideren bat burutzera animatuz, eta horren berri https://kirolak.buruntzaldea.eus/ orrian aktibatu den formulario hau (https://kirolak.buruntzaldea.eus/albisteak/zure-ibilbidea-bidali/) betez Buruntzaldeako Ibilbide egunean ibilbide bat osatzen duten guztiak saritu nahi ditugu, opari baten entrega egingo zaiolarik hurrengo egunetan bere herriko kiroldegian.
Buruntzaldeko Ibilbideen egunaren zehaztasunak:
- EGUNA: 2020ko urriaren 25a, igandea.
- ORDUTEGIA: 8:00 - 14:00 bitarte
- KONTROLAK ETA ANOA: Aurten ez da kontrol eta anoa punturik jarriko, Covid19a dela eta.
- LAGUNTZEKO: Navi Ruta izeneko aplikazioa dago, telefono mugikorrentzat egokia dena; honen bidez Buruntzaldeko ibilbideetako edozein egiterakoan, sistemak modu jarraituan emango duen informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) jaso ahal izango da. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarriak dauden paneletan jarritako QR kodeak eskaneatu beharko dira.
- Aurtengo edizioan EZ da autobus zerbitzurik jarriko
- Antolakuntza: Buruntzaldeko Udalen kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
- Laguntzaileak:
- Andatza Mendi Elkartea (Usurbil).
- Euskalduna Mendizale Elkartea (Andoain).
- Ostadar S.K.T, mendizaleen saila (Lasarte-Oria).
- Arduradun nagusia: Usurbil
- Informazio gehiago: Buruntzaldeko kiroldegietara deituz.