Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea “Piano baten inguruan: batzen gaituena”-k publikoa hunkitzen du Manuel Lekuonan
2026-05-25

Manuel Lekuonaren auditorioan musika-gaualdi hunkigarria izan zen joan den larunbatean, Jakes Txapartegi, Esther Barandiaran eta Iñaki Salvador protagonista dituen “Piano baten inguruan: batzen gaituena” kontzertuarekin.
Ikus-entzule asko bildu zituen emanaldiak, eta saio osoan zehar sortu zen hurbiltasun eta emozio giroagatik nabarmendu zen. Bakarka, bikoteka, hirukoteka eta publikoarekin partekatutako momentuen bidez, sentsibilitatez eta giza konexioz betetako ikuskizuna eskaini zuten hiru pianistek.
Kontzertuak proposamen artistiko ezberdin batez gozatzeko aukera eman zuen, musika topaketa, adiskidetasun eta gainditze pertsonalerako espazio bilakatu zelarik. Bereziki aipagarria izan zen Jakes Txapartegiren parte-hartzea, pianoan espresio eta sormen tresna indartsua aurkitu duen pianojole itsua.
Lasarte-Oriako Udaleko Kultura sailak bultzatzen duen kultur programazio anitz, hurbil eta kalitatezkoaren barruan kokatzen da jarduera, herritarrei kultur proposamen bereziak hurbiltzen jarraitzeko eta udal kultur espazioak publiko guztientzako elkargune bihurtzeko helburuarekin.


