Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

“Oporrak Bakean” programarako familiak bilatzeko kanpaina

“Aurten bai!. Aurten elkartuko gara!” lelopean haur sahararrentzako harrera familien bila hasiko gara, Oporrak Bakean programarako. Interesa duten familiek Lasarte-Oriako Gizarte Zerbitzuekin jarri behar dute harremanetan martxoaren 21a baino lehen.

2022·03·13

Bi urteko itxaronaldiaren ondoren, euskal elkarte eta erakundeek Oporrak Bakean proiektuari ekingo diote berriro ere, eta horren ondorioz, adingabe sahararrek harrera-familiekin igaroko dute uda.

Pandemiaren eta gerraren egungo testuinguruak are gehiago zailtzen du saharar errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren haurren egoera. Aurten, proiektuaren arduradunek inoiz baino gehiago eskatzen dute familien eta erakundeen laguntza, udako programa arrakastaz aurrera atera dadin.

Informazio gehiago:

Oporrak Bakean proiektuaren funtsa da udako hilabeteetan 8 urteko haur saharauiak etxeetan hartzea.

Programaren helburuak hauexek dira:

  • Kanpamentuetako haur-populazioari udako hilabeteetan han bizi duten egoera gogorretik irteteko ahalbidea ematea. Tenperaturak 50 gradu zentigrado izatera irits daitezke.
  • Osasun-azterketa orokorrak egitea.
  • Oneratze fisikoa, elikadura osatu eta orekatu batekin.

Enbaxadore txiki horien bizitza errefuxiatu saharauien kanpamentuetan igarotzen da, Aljeriaren hego-mendebaldeko Tindouf-en kokatuak; zehazki, aljeriar hammada esaten zaion lurralde latz batean: hondarrezko eta harrizko erreten bat, non eguneroko bizimodua bizirik irautearen proba bat den.

Saharauiek beren sorterria, Mendebaldeko Sahara, 1975ean abandonatu behar izan zuten, Marokoko eta Mauritaniako armaden inbasioaren ondoren, eta, gaur egun, ehundaka herrialdek estatu gisa aitortu badute ere, eta azkenean betetzen ez diren dozenaka akordio gorabehera, Marokoren aldetik ilegalki okupatua jarraitzen du, “lurralde liberatuak” izan ezik, horiek SAEDen (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) eta Fronte Polisarioaren (Mendebaldeko Sahararen Liberazio Nazionalerako Mugimendua) mende baitaude.

Orduz geroztik, saharauiak, ACNURen (errefuxiatuentzako nazio batuen goi-komisariotza) laguntzarekin, Aljeriako basamortuan kokatu ziren, beren haimekin (kanpadendak), eta haiei adobezko eraikuntza adosatu txikiak erantsiz joan ziren, 4 wilaya edo probintzia handitan: Aaiun, Smara, Auserd eta Dajla eta "Otsailaren 27a”. Gaur egun, “Autodeterminazioaren Erreferenduma” noiz egingo zain jarraitzen dute, 40 urte baino gehiagoan haren esperoan egon eta gero.

Oporrak Bakean 2022 Aurten bai! from Euskal Fondoa on Vimeo.