Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

“Opil eta muxilen binetak - Komiki lesbikoak bi ertzetatik” komikiaren aurkezpena

Emakumezko 5 egile desberdinen (5 latinoamerikar eta estatuko beste 5) 10 istorio biltzen ditu komiki honek, zeinetan erakutsi nahi den zer den emakume lesbiana bat izatea zenbait herrialdetan –hala nola Brasilen, Perun, Txilen eta Argentinan–, baita gure ingurune hurbilenean ere.
calendarioNOIZ Maiatzaren 7a • 18:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Parte hartuko duten egileak honako hauek dira: Carla Berrocal, Teresa Castro, Susanna Martín, Miriam Persand eta Xulia Vicente estatuko ordezkari gisa; eta Sheila Alvarado (Peru), Beliza Buzollo (Brasil), Victoria Rubio (Txile), Katherine Supnem (Txile) eta Nacha Volenweider (Argentina), Latinoamerikako ordezkari gisa. Nabarmentzekoa da erabateko askatasun sortzailea izan dutela bolumen honetan bildutako istorioak kontatzeko.

Dibertsitate afektibo sexualarekiko eta genero-identitatearekiko errespetua sustatzea da komiki honen helburu nagusia. Komikiaren bidez, zeinean emakume lesbianen istorioak biltzen diren ikuspegi feminista eta positibo batekin, gauzen inguruko ez jakiteak finkatutako estereotipoak eraitsi nahi ditugu, horren ondorioz baitauka gizartearen gehiengoak pertzepzio negatibo eta mespretxuzkoa emakume horiekiko. Emakume lesbianek aurre egin beharreko eguneroko egoerak jakitera eman nahi ditugu, Latinoamerikan zein Espainian, eta horri esker gure gizartean oraindik ere badirauten ezjakintasuna eta beldurrak hautsi.

Doan banatuko da komiki hau gure inguruko herrietan egiten diren aurkezpenetan, eta dagokion on-line bertsioa deskarga daiteke proiektua sustatzen duten bi GKEen webgunetatik.