Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

"Ondo Ibili" ekimena aurkeztu da

Lasarte-Oriako adinekoen artean jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko proposamena.

2024·09·25


Atzo, irailak 23, "Ondo Ibili" ekimena aurkeztu zen, Lasarte-Oriako adinekoen artean jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko proposamena. Goizalde Pildain Kirol zinegotzia eta Nuria Fernández Gizarte Zerbitzuak eta Gizarte Ekonomiako zinegotzia izan ziren ekitaldiaren buru, eta programa horrek ohitura osasungarriak sustatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko duen garrantzia nabarmendu zuten.

Aurtengo edizioko lehen hitzordua datorren irailaren 27an izango da, Okendo Plazan, goizeko 11:00etan, adinekoekin batera paseo osasungarri batean parte hartu nahi duten pertsona guztiak gonbidatuz. Ibilbideak udalerrian zehar aurrez zehaztutako ibilbideetako bat jarraituko du, eta ostiralero errepikatuko da, ordu eta leku berean, ekainera arte.

Aurtengo edizioko berritasun gisa, eguraldi txarra izanez gero, estalpeko jarduerak garatzeko aukera aurreikusten da, eta ziurtatuko da programa martxan mantenduko dela eguraldiaren baldintzetatik kanpo", azaldu du Pildainek.

Bestalde, Nuria Fernández zinegotziaren hitzetan, "gure nahia da paseo osasungarria eman nahi duten adinekoak animatzea, oso garrantzitsua iruditzen baitzaigu irtetea eta harremanak izatea. Azkenean, astero paseo bat egin dezatela, gure osasunerako oso ondo datorrena".

"Ondo Ibili"-ren helburu nagusia adineko pertsonak aktibo mantentzea da, ibilaldien bidez ariketa sustatuz eta lotura sozialak indartuz. Jarduera hau hainbat tokiko eragileren arteko lankidetzaren emaitza da, hala nola Jubilatuen Etxea, Nagusilan eta Lasarte-Oriako Udala.

  • Ordutegia: 11:00 - 12:30
  • Egunak: Ostiralero
  • Lekua: Okendo plaza
  • Informazio gehiago: 943 37 71 82 / kirolak@lasarte-oria.eus
Ondo ibili