Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

"Losers"

Komedia Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiarekin
calendarioNOIZ Azaroaren 14a • 19:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK 5.50 € Aurretik erosketa online
Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala. Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.