Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

“Llega 700” Lasarte-Orian: Nodoa itzaltzeko jakinarazpena

Prestazioaren hasieran udal honek informatu zuen moduan, 4. generazioko telefonia mobilaren zerbitzuak (4G 800 MHz-eko bandan) afektazioak eragin ditzake lurreko telebista digitalaren (LTD) errezepzioan

2022·07·05

Afektazio horiei konponbidea emateko eta telefonia mobileko estazio baseak zerbitzuan jartzeak LTDa afektatuko ez duela bermatzeko, LLEGA800 entitateak beharrezko interbentzio teknikoak egiten ditu LTDaren erabiltzaileen errezepzioko instalazioetan. Interbentzio horiek dohainik dira herritar afektatuentzat.

Komunikazio honen bidez, jakinarazten dizugu jadanik amaituta dagoela zuen udalerrian estazioak piztu zirenetik hasita 6 hilabeteko epe hori, LTDko errezepzioan gertatzen ziren gorabeherak herritarrentzako kosturik gabe konpontzeko.

Hori horrela izanik ere, jakinarazten dizuegu uztailaren 31ean behin betiko amaituko dela LTDaren erabiltzaileek doako interbentzioak eskatzeko epea, 800 MHz-eko banadako 4G nodoek eragin ditzaketen afektazioengatik.

Etorkizunean, baliteke Lasarte-Orian telefonoa mobileko estazio base berriak piztea, 800 MHz-eko bandan, baldin eta operadoreek beharrezkotzat jotzen badute zerbitzu hori hobetzeko. Kasu horretan, udalak berriro informatuko luke gaiaz, eta dohainik atendituko lirateke gerta litezkeen intzidentziak, sei hilabeteko epe berri bat zabalduko litzatekeelarik estazioa piztutako egunetik kontatuta.

Horrez gain, jakinarazten zaizue, Erabiltzaileen Atentziorako Zentroan atendituak izateko eta intzidentziei konponbidea emateko, doako telefono honetara komunikatu beharko direla: 900 833 999.