Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea "La gran aventura de Los Lunnis y el Libro Mágico"
Irudimena eta fantasiaren munduak arrisku larrian daude.
Martxoaren 10ean • 17:00
Irudimena eta fantasiaren munduak arrisku larrian daude, eta Mar protagonistaren eskuetan egongo da horiek salbatzea. Liburu eta istorio zale amorratua da Mar, eta aitonak kontatutako ipuinekin ikasitakoarekin gaizkia garaitzeko adina dakiela pentsatuko du. Merlin aztia, Pinocho panpina, Oz lurraldeko magoa, Hamelingo flauta jolea, Perez Sagutxoa... haurren irudimeneko pertsonaia guzti horiek izango ditu bidaide.