Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

“KonTenT-Tu” programaren erreglamendua egiteko kontsultak

Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio ditzaten "KontenT-Tu" Egunezko Arreta-Zerbitzuaren funtzionamendurako barne-erregelamendua egiteko prozesuari. Kontsulta publikoa abenduaren 5era arte egongo da zabalik

2019·11·05

Urtetik urtera bizi-esperantzak gora egiten du, bai emakumeen artean, bai gizonen artean, eta, horren ondorioz, gaur egungo gizarteak beste begiramodu bat hartu beharko du zahartzearen erronkaren aurrean.

Pertsona gero eta zaharragoak dituen egungo gizarteak partaidetzako eta integrazioko ereduak sustatzen ditu adinekoen kolektiboarentzat.

Bestalde, zahartzen ari diren pertsonen sentimendua aktiboa da, baliozkoa izatearena, jarraitu nahi izatekoa, norberaren ahalbide fisiko eta animikoen arabera, orain arte izan duten bizimoduaren berdina edo antzekoa eramanez.

Lasarte-Oriako Udalak —zehazki, Zerbitzu Sozialak, Berdintasuna, Kooperazioa eta Osasuna departamentuak— adineko pertsonak beren ohiko ingurunean mantendu ahal izatea sustatu nahi du. Horregatik sortu du "KonTenT-Tu" zerbitzua, Lasarte-Oriako herritarrei baliabide bat bermatzeko, non zahartzaroa bizi-etapa zoriontsu eta ederra bihurtzeko ohiturak eta gaitasunak sustatuko edo mantenduko dizkieten.

Lasarte-Oriako adinekoentzako "KonTenT-Tu" Egunezko Arreta-Zerbitzua aldi baterako edo iraunkorki erabiltzeko zerbitzu bat da, dependentziazko egoeran edo arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonei arreta eskaintzen diena (I. gradukoak, BVD baremoan 25 eta 39 puntu arteko balorazioa lortu dutenak).

Zerbitzuak, interbentzio sozioedukatiboa eta psikosoziala eskaintzeaz gain, pertsonak bazkaltzen geratzeko aukera ere ematen du (jantokiarena aukerakoa da).

Baliabide honek dispositibo bat jartzen du pertsonen eskura, egunean zehar (goizeko orduetan) hara joateko, eta bertan intentsitate txikiko sostengua eskaintzen zaie, pertsona bakoitzaren behar espezifikoei lotua.

Arau-mailan, zerbitzuen zorroaren dekretuak (185/2015), Zerbitzu Sozialei buruzko Legean (12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa) jasotako prestazio eta zerbitzuen katalogoa garatzen duenak, baliabide sozial hori udalen eskumenekotzat aurreikusten du.

Hala eta guztiz ere, Legea ahalik eta inplikazio sozial handienarekin garatu ahal izate aldera, kontsulta publiko hau irekitzen da, herritar guztiek beren ekarpenak egin ahal ditzaten "KontenT-Tu" Egunezko Arreta-Zerbitzuaren funtzionamendurako barne-erregelamenduari dagokionez.

ERREGELAMENDU horrek jasoko eta zehaztuko ditu zerbitzua eskuratzeko baldintzak, prozedura eta zerbitzuaren kudeaketa egokirako beharrezkoak diren alderdi guztiak; beraz, erregelamendua onestea ezinbestekoa da zerbitzua emateko.

Kontsulta publiko hori abenduaren 5era arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio: