Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

"Kanpora sartzen"

Xabin Fernández Zubeldiaren antzezlana
calendarioNOIZ Maiatzaren 6a • 20:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK 6 € Aurretik erosketa online

Kanpora sartzen ikuskizuna sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.

2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lan honetan bere elkarbizitzaren lekuko izango gara, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditugu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?