Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

"Jainkoak ez dit barkatzen"

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa.
calendarioNOIZ Otsailaren 8a • 22:00
idiomaHIZKUNTZA J.B.A.
entradasSARRERAK 5.50 € Aurretik erosketa online

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin;  Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen... Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978.urteen artean izandako elkarrizketa batzuetatik abiatu da Josu Martinez zuzendaria kontakizuna eraikitzeko, eta horien bidez, XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen pertsonaia baten lekukotza jasoko dugu.