Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea "IKTak" tailerra: Teknologien erabilerari buruzko hausnarketa eta prebentzioa
2024·10·21
Urriaren 25ean, 16:30ean, Lasarte-Oriako Udaleko Esku-hartze komunitarioko hezitzaileak Gaztelekuan IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) tailer irekia antolatzen du, herritar guztiei zuzendua. Helburu nagusia da herritarrak IKTen erabileraren inguruan kontzientziatzea eta prebentzioa sustatzea, teknologia horien gure bizitzetan eta gizartean duten eraginari buruz hausnarketa bultzatuz.
Tailerrak bi ordu iraungo du, eta parte-hartzaileek dinamika ezberdinak landuko dituzte, IKTekin lotutako arriskuak identifikatzeko eta horiei aurre egiteko estrategiak garatzeko. Aplikazio mugikorren pribatutasunaren kudeaketatik "nortasun digitala" kontzeptura arte, baita interneten menpekotasuna, sexting eta grooming arriskuak ere, IKTen erabilerarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira.
Tailerra parte-hartzean eta lankidetzan oinarritutako giro batean egingo da, eta bideoak eta debateak bezalako tresnak erabiliko dira eztabaida eta ikaskuntza sustatzeko. Gainera, gurasoentzako espazio espezifikoa zabalduko da, baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben teknologia erabilerari buruzko zalantzak argitzeko.
- Data: urriaren 25a
- Ordua: 16:30
- Lekua: Lasarte-Oriako Gaztelekua (Jaizkibel Plaza 14)
Urriaren 25ean, 16:30etan, Gaztelekuan itxarongo zaitugu "IKTak" tailerrean! Pentsatu eta ikasi pribatutasunari, segurtasunari eta nortasun digitalari buruz. Tailerra Lasarte-Oriako herritar guztientzat irekita dago.
#LasarteOria #IKTTailerra #SegurtasunDigitala #PribatutasunaSarean #LasarteOria #TallerTIC #SeguridadDigital #PrivacidadEnRed