Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea "Hnuy illa"
Kukai Datza eta Tanttaka Teatro taldeen ikuskizuna
Apirilaren 17an • 19:00
Izen ulertezina eta ahoskatzeko ezinezko horren atzean altxor bat ezkutatzen da. HNUY ILLA HASIERA BESTERIK EZ DA. Joseba Sarrionandiak 1995.urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: "Hnuy illa nyha ma jah yahoo". Olerki inspiratzaileak, iradokitzaileak, ameslariak, bidaiariak, iheslariak. 2008an sortutako ikuskizuna, Kukai Datzak eta Tanttaka Teatroak 2020an berrikusia eta eguneratua. Poesia, dantza, ikus-entzunezkoak eta musika elkarrekin bizi dira eszenatokian.