"Gure Patxintxi" sari banaketa
2021·06·26
Pandemiaren ondorioz, aurten ere San Pedro jaiak bertan behera utzi behar izan dira, baina ez da 65 urtetik gorako bi herritar omentzeko aukera galdu nahi izan.
Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak sari hauek banatuko dituzte asteartean, ekainaren 29an, San Pedro egunarekin bat eginez, 12:30ean Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.
Aurtengo irabazleak Felixi Tapia eta Patxi Manchado izan dira.
Hitzaldi aretoaren edukiera mugatua denez, ekitaldira joan ahal izateko Ttakunek eman duen hurrengo inprimakian izena eman behar da: https://docs.google.com/forms/d/15EclHnAUp-8C76ZY-h2jPBjedy95rtaCknENXGqGypg/viewform?edit_requested=true