Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

“Geroz eta gehiago gara eta nonahi gaude”. Atzegiren 2021eko sentsibilizazio-kanpaina

Atzegik, Lasarte-Oriako Agustin Valdivia alkatearekin batera, " Geroz eta gehiago gara eta nonahi gaude" lelopean egingo duen urteko sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu zuen

2021·12·05

Aurtengo kanpainak duela 20 urte sortu zen Atzegizale figura balioan jarri nahi du, funtsezkoa baita adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitzan.

2000. urtean Atzegik Atzegizale figura sortu zuen, adimen desgaitasuna duten pertsonekiko jarrera positiboa erakusten duten pertsonak identifikatzeko. Urte hauetan zehar Atzegizale komunitatea hazi egin da eta jarraitzaileak batu ditu. Horrela, 20 urte geroago, Atzegik pertsona horien jarrerak adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizitzan duen eragina nabarmendu eta ezagutarazi nahi du.

Atzegizaleak leku askotan eta adin tarte guztietan aurki ditzakegu; desgaitasun intelektuala duten pertsonak diren bezala onartzen dituzte, ez dituzte epaitzen, haiengan sinesten dute eta gizartean parte hartzeko aukerak eskaintzen dizkiete. Keinu txikiak diruditen arren, eragin handia dute desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizitzan.

Pankarta Lasarte-Oriako Udalari

Atzegik Lasarte-Oriako Udalari Atzegizale bezalako udal bati lehen pankarta eman zion, bere jarrera eta konpromisoagatik, Atzegizale dela jakin gabe.

Pankarta hori udaletxeko balkoian egongo da kanpainak irauten duen bitartean.

60. urteurrena

60. urteurrena ofizialki iaz izan bazen ere, ezin izan ziren aurreikusitako ekitaldiak egin, osasun egoera zela eta. Hori dela eta, 60+1 ospatzea erabaki da, eta aurten bai, 60 urteak behar bezala ospatuko da, abenduaren 20an Kursaalen egingo den ekitaldi berezi batekin.

Horrez gain, datozen urteetarako lan-ildoak zehazteko asmoz abian jarri zuten hausnarketa estrategikoaren ondorioak partekatzeko aprobetxatuko da eguna.

Abenduaren 20an, 19:00etan, 60. urteurrenari amaiera emango dion ekitaldian iraganera, baina batez ere etorkizunera begiratuko da.

Ekitaldia sorpresaz eta une hunkigarriz beteta egongo da. Ekitaldira joan nahi dutenek atzegizale@atzegi.eus helbidera idatz dezakete edo 943 42 39 42 telefonora deitu gonbidapenak eskatzeko.

 

Buruntzaldeko datuak

156 familia (156 adimen desgaitasuna duten pertsonak)

101 kolaboratzaileak

540 Atzegizaleak


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.