Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea "Ezinezkoaren logika"
EZINEZKOAREN LOGIKAn arau bakarra dago: ez dago eskuraezina den ezer. Ordubetez baino gehiagoz “ezinezkoa errealitate bihur daiteke”.
Hodeik handiko ekoizpena aurkezten digu, hainbat urte osatzen egon den joku aukeraketarekin, emaitza originala lortuz, zeinean denok ezagutzen dugun magia klasikoa, sortzen ari den magia modernoarekin bat egiten du. Ezinezko ihesak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak edo asmaketa imajinaezinak hasiera baino ez dira izango.
Hau guztia argi, kolore eta kez betetako argiztapen harrigarriaz; landutako soinu-bandaz; eta Hodeiren presentzia nabarmentzen duen eszenaratzeaz, erritmoaz eta inork axolagabe utziko ez duen umoreaz lagunduta.
Posible eta ezinezkoaren arteko muga non dagoen aurkitzera ausartzen zara?