Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
“Eraso sexistarik gabeko uda baten alde” kanpaina
Uda ezohiko honetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko helburuarekin, udalak Beldur Barik Uda2020 sentsibilizazio-kanpainaren kartela jarriko du: "Eraso sexistarik gabeko uda baten alde".
2020·07·24
Eraso matxisten eta LGTBI-fobikoen aurkako prebentzioa guztion ardura da: herritarrena, oro har, eta, jakina, erantzukizun politikoa edo teknikoa duten pertsona guztiena, toki mailan dihardugunona bereziki (ostalaritza, komertzioak, txosnak…), eremu hori herritarren bizitza garatzen den eguneroko espazioetatik gertu dagoelako.
Horregatik, uda ezohiko honetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko helburuarekin, Lasarte-Oriako Udalak Beldur Barik Uda2020 sentsibilizazio-kanpainaren kartela jarriko du hainbat lekutan: Eraso sexistarik gabeko uda baten alde. Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu