Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea "Ele! Lorca-Lauaxeta"

2016an Federico Garcia Lorcaren hilketaren 80. urteurrena bete zen. Urtebeteko aldearekin, 1937an fusilatu zuten Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal poeta.
calendario NOIZ 2018
Abenduaren 22an
• 20:00
idioma HIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradas SARRERAK 5,5 € Aurretik erosketa online
Aurretiko erosketa: Kutxabank

2016an Federico Garcia Lorcaren hilketaren 80. urteurrena bete zen. Urtebeteko aldearekin, 1937an fusilatu zuten Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal poeta. Gerrak errotik eten zuen Arrats beran poema-liburuak biltzen zuen lotura artistiko eta kulturala.

Lorca eta Lauaxeta, Lauaxeta eta Lorca, bi idazle, poeta ikonikoak,  zein bere kulturan. Bi pertsona horiek modu berean harrapatu zituen heriotzak, urtebeteko aldearekin fusilatu zituzten biak Francoren diktaduraren hasieran. Biak hil ziren gazte, askatasunaren aldeko borrokan.

Bat poeta errepublikanoa izan zen, Andaluzian jaioa; bestea berriz, euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea. Urruneko bi mutur diruditen arren, oso jende gutxik daki euren bizitzek bat egin zutela uneren batean.

Bi poeten obra ardatz hartuta, obra honetan hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiltzen dira erakusteko hain urruneko diruditen herri eta kulturek bat egin dezaketela gizakiaren funtsezko balioetan, uneren batean aurrez aurre egonda ere.