Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea "Ciaboga / Ziaboga"
Otsailaren 26an • 19:00
“Ziaboga”, Kantauri itsasoko arraun munduari buruzko dokumentala. Traineruen historia, oro har, jorratzen du, baina, batez ere, joan den mendeko 40ko hamarkadatik gaur egun arte doanari erreparatzen dio.
Dokumentalak ia hiru urteko lana du oinarri, eta artxiboko material ugaritan oinarritzen da. eta hainbat erakunderekin (Kutxa Fundazioa, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Donostiako Itsas Museoa) egindako lankidetzaren emaitza da. Dokumentalak hainbat lekukotasun ditu, bai gizonenak, bai emakumeenak, Kantauri isurialde osokoak, arraunaren munduaren parte direnak.
Besteak beste, Antonio Oliden, Jose Luis Korta, Jon Salsamendi, Andrea Oubiña, Ohian Gozategi eta Joxemi Elduaien izango dira bertan. Donostiak eta Kontxako banderak ere presentzia handia izan dute urteetan zehar.