Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea “Bizi nire errealitate intelektuala eta mugak hautsi”. Atzegiren 2019ko sentsibilizazio-kanpaina

2019-10-07

Atzegik, Lasarte-Oriako Jesus Zaballos alkatearekin batera, urriaren 2tik 11ra "Bizi nire errealitate intelektuala eta mugak hautsi" lelopean egingo duen urteko sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu zuen.

Oraingo honetan, irisgarritasun kognitiboaren gaian eragin nahi da, gizarteari "desgaitasun intelektualaren betaurrekoak" janzteko deia eginez, pertsona horiek inguruan duten errealitatea ulertzeko orduan dituzten zailtasunak sentitu eta haietaz jabetu ahal izateko, eta denontzat irisgarriagoa izango den ingurune bat sortzera gonbidatuz.

Eguneroko bizitzako egoera askotan gertatzen da jende askok —eta areago desgaitasun intelektuala dutenek— zailtasunak izan ditzaketela zenbait mezu ulertzeko, hala nola jatetxeetako menuak, egutegiak, garraio publikoen ordutegiak, etab. Bizi garen ingurunea ulertzeak autonomian eta independentzian irabaztea esan nahi du, eta horrek zuzenean eragiten du pertsonen bizi-kalitatean.

Kanpainako materiala www.atzegi.eus/realidadintelectual webgunean eskuratu ahalko da, eta bertan, gainera, bideo bat ere ikus daiteke, gure ingurunea ulertzen zail gertatzen den zenbait egoera modu dibertigarrian erakusten dituena eta irtenbideren bat edo beste proposatzen dituena.