Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea "Bidearen amaieran"
Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik, bere auzokide guztien aurrean. Dena perfektua zatekeen, edo ia, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu izan ez balitz. Baina, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik; eta Pedrok, beti egon nahi izan du itsu edo “bizimodu normal” bat izan. Eta, noski, ez Pedrin eta are gutxiago Divina Pedrea etziren “normaltasun” haren parte. Maleta bat, mila pezeta eta “zu jada ez zara nire semea” nahikoa izan ziren bi pertsonen arteko bizitza-harremana eteteko. Bien arteko haustura eta, harrezkeroztik, haien bizitzan iltzatuta geratu den konpondu gabeko gaia.
BIDEAREN AMAIERAN, kaleko komedia emozionala da; publiko guztientzat eta umorez, endreduz eta sentimenduz betea.