“Balkoietara” partaidetza-fitxa
2020·05·17
Lasarte-Oriako Udalak, Kultura eta Hezkuntza Batzordearen bitartez, konfinamenduko une hauetan bizitzen ari garen esperientziak partekatzeko asmoz, “Balkoietara” izeneko lehiaketa deitu zuen.
Sarietarako, deialdi honi atxikitako Lasarte-Oriako establezimenduetan trukatu beharreko 30€, 40€ eta 50€ baleak ezarri ziren.
Hori dela eta, kanpaina honetan, ezarritako bonoak trukatuz, parte hartu nahi duten 15 langile baino gutxiago dituzten Lasarte-Oriako merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonaleko establezimenduei jakinarazten zaie, partaidetza-fitxa betez atxiki daitezke. Fitxa hori posta elektronikoz bidali beharko da kultura@lasarte-oria.eus helbidera.
Atxikitzeko epea maiatzaren 22an amaituko da. Behin epea amaituta, atxikitako establezimenduen zerrenda ezarriko da.
"Balkoietara"
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.