“Apelliduak abizendu 2021” kanpaina martxan
2021·04·15
2000. urtetik abizenak euskalduntzeko prozesua martxan jarri zen, eta ordutik makina bat izan dira abizena euskarazko grafiaz jartzera animatu direnak. Udaletxera eta Bake Epaitegira gerturatu behar da horretarako. Donostian jaiotakoek Donostiako Erregistro Zibilera ere joan beharko dute.
Hiru agiri soilik bildu beharko dira prozesua martxan jartzeko: errolda-agiria, Udaletxean eskatuko dena; jaiotzagiri literala, Bake Epaitegian edo, Donostian jaiotakoen kasuan, Donostiako Erregistro Zibilean eskuratuko dena; eta NAN-agiria. Ezkonduta daudenek edo seme-alabak dituztenek famili-liburua ere eskura izan beharko dute. Behin agiri horiek biltzean, Bake Epaitegira joan behar da eta bertan egiten dute aldaketa. Oso tramite sinplea eta erraza da.
Aurten, beste urtetan bezala,18 urte bete dituzten herritar guztiei gutun bat bidali zaie prozesuaren nondik norakoak azalduz. Era berean, Lasarte-Oriako zenbait puntu esanguratsutan kanpainaren diptikoak utziko dira, interesa duen orok zer tramite egin behar dituen jakin dezan.
Prozesuaren inguko zalantzak izanez gero, Lasarte-Oriako Udaletxeko Euskara Zerbitzuarekin kontsulta daitezke, euskara@lasarte-oria.eus helbidera idatziz edo 943376184 telefonora deituz.
Argazkia: Txintxarri