Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Aterpeako ferra bilatzera anima zaitez!

Ana Laureano Aterpeako lehendakariordeak, Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziarekin batera, eta Elkarteko hainbat kidek Ferraren bila kanpaina aurkeztu zuten.

2022·10·12

Kanpaina honek 3 aste irauten du urriaren 17tik azaroaren 6ra, eta Aterpearen urre-ferra establezimenduetako erakusleihoetan bilatzean datza, erakusgai egongo baita bertan.

Jokoa ferra horren bila joatea da, argazkia ateratzea eta sare sozialetara igotzea (facebook eta/edo instagram), betiere  Aterpea eta bi lagun etiketatuz.

Kontuan izan behar da sare sozialak modu publikoan irekita egon behar duela, bestela, Aterpeak ezin izango dio parte-hartzaileari erantzun. Eta gainera, argazkiak adierazitako daten barruan igo behar dira.

Argazki guztien artean 2.000 euro zozkatuko dira txarteletan, parte hartzen duten establezimenduetan gastatzeko.

Kanpainak 3 aste irauten duenez, atxikitako saltokiak 3 taldetan banatuko dira. Talde bakoitzean hainbat establezimendu egongo dira, eta horien artean urre-ferra bilatuko da.

Parte hartzeko oinarriak QR kodearen bidez edo www.aterpea.es/ferrarenbila estekan kontsulta daitezke.

Bai Udalak bai Elkarteak herritar guztiak animatu zituzten kanpainan parte hartzera, udalerriko establezimenduak ezagutzeko modu bat delako.