Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

"Amaren intxaurrak"

Familia osoarentzako ikuskizuna
calendarioNOIZ Urriaren 2a • 17:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK 3.80 € Aurretik erosketa online

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan intxaur zaporeko irria.

Marimototsek amak emandako parkeko landare eta lore magiko guztien haziak gordeta ditu. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz.