Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea "20.000 legoa itsaspeko zaborretan"
Familia osoarentzako antzezlana
Abenduaren 19an • 17:00
Balea baino handiagoa den itsas munstro bat agertu da, ziztuan igeri egin eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen dena. Piztiak ikara eta beldurra eragin ditu marinelen artean. Nolako pizti ikaragarria izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak surflari trebe eta itsasozale amorratua. Asmo gaiztoko urpeko ontzi bat aurkituko du, Nemo kapitainaren agindupean. Anorakek (Arronax), beraz, itsasoak gorderik dituen misterio eta altxorrak ezagutuko ditu.