Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea «Lumineszenteak» erakusketa jasoko du Lasarte-Oriak, emakumeek jasaten dituzten indarkeria ikusezinak agerian jartzeko

2026-10-30

Erakusketa azaroaren 3an zabalduko da Antonio Mercero erakusketa-gelan, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira Udalak antolatutako egitarauaren barruan. Bi bisita gidatu egingo dira: azaroaren 3an euskaraz eta azaroaren 5ean gaztelaniaz, biak 18:00etan.

Lasarte-Oriako Udalak «Lumineszenteak» erakusketa zabalduko du azaroaren 3an, Antonio Mercero erakusketa gelan, emakumeen bizitzan eragina duten indarkeria mota desberdinak hizpide hartuta. Erakusketak oharkabean pasatzen diren edo indarkeria gisa beti aitortzen ez diren egoerak hartzen ditu bereziki ardatz eta ikusgai egongo da, azaroaren 20a bitarte 17:00etatik 20:00etara. Erakusketa hau azaroaren 25aren harira, hau da, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, Udalak antolatutako egitarauaren parte da. 

Erakusketak indarkeriazko testuinguruetan bizi izan diren edo hazi diren emakumeen istorioak batzen ditu, hala nola okupazio militarra, pobretzea, behartutako lekualdatzeak, genozidioa edo asimilazio kulturala jasan dituztenenak. Hala ere, proiektua egiturazko indarkeria horietatik harago doa, eta emakumeen eguneroko bizitza baldintzatzen duten bestelako indarkeria sotilagoetan jartzen du arreta. Izan ere, askotan indarkeria horiek ez dute behar bezalako aitortzarik, ez dira erregistratzen eta, zenbaitetan, izenik ere ez dute.

«Lumineszenteak» proiektuaren helburua da indarkeria ikusezin horiek argitara ateratzea, protagonisten erresilientzia eta erresistentzia-gaitasuna balioan jarriz, baina sufrimendua erromantizatu gabe eta haien bizipenak errealitate bakar batera mugatu gabe.

Era berean, erakusketak emakumeei buruzko ikuspegi homogeneizatzaileak zalantzan jartzen ditu, eta indarkeria patriarkalaren adierazpen desberdinak generoarekin, arrazarekin, etnizitatearekin, klase sozialarekin eta sexualitatearekin nola gurutzatzen diren ulertzeko begirada zabalagoa proposatzen du.

Bi bisita gidatu erakusketa ezagutzeko

Erakusketaren edukian sakontzeko, bi bisita gidatu antolatu dira, biak 18:00etan. Lehenengoa azaroaren 3an izango da, euskaraz; bigarrena, berriz, azaroaren 5ean egingo da, gaztelaniaz.

Ekimen honekin, Udalak hasiera ematen dio azaroko egitarauari, indarkeria matxistari buruzko hausnarketa kolektiboa sustatzeko eta berdintasunezko gizarte baterantz aurrera egiteko kultura, hezkuntza eta sentsibilizazio jarduera ezberdinak biltzen dituena.