Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Udal dantza eskola

Egitekoa

Udal dantza-eskola arte, prestakuntza eta hezkuntza arloetarako gune bat da batez ere. Bertan, ikasleek beren gorputz-gaitasuna garatuko dute ─koordinazioa, oreka, bizkortasuna, malgutasuna eta indarra, besteak beste─ eta beren barneko mundua garatu eta esploratu ahal izango dute, dantzaren bitartez, emozioak eta sentimenduak adieraziz.

Honako helburu hauek planteatzen ditu:

  • Sentsibilitate artistikoa eta irizpide estetikoa garatzea, norberaren prestakuntza- eta aberaste-iturri gisa.
  • Estilo bakoitzean, gorputzaren kokapen egokia kontrolatzea.
  • Mugimendu guztien koordinazioa eta garapena lortzea.
  • Musikaltasunarekin, dantza osatzen duten mugimenduak egitea.
  • Bereganatutako ezagutza teknikoak eta estilistikoak aplikatzea.
  • Interpretazio artistikoaren maila gorena lortzeko beharrezko mugimenduen kalitatea lortzea.
  • Hainbat animazio-jardueratan parte hartzea, dantzaren gozamena helarazteak eskaintzen duen esperientzia bizitu dezaten.

 

Eskaintza eta Plan pedagogikoa

Udal musika-eskolak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Lan egiteko plan bat, honako alderdi hauek kontrolatzeko eta hobetzeko erremintak ikas ditzaten: psikomotrizitatea (lateralitatea), kokapena (hankak, belaunak, aldaka, soina), inprobisazioa eta konponketa fisikoa, “dantzara bideratuta”.
  • Lurreko ariketak, luzaketa eta malgutasuna handitzeko: oinak, hankak, bizkarrezurra, abdomena, omoplatoak, denboraren pertzepzioa eta espazioaren pertzepzioa.

 

Taldeak eta ordutegiak

  • 6 urte: Astelehenetan eta asteazkenetan, 17:30etik 18:15era.
  • 7 urte: Astelehenetan eta asteazkenetan, 18:15etik 19:00etara.
  • 8 urte: Asteartetan eta ostegunetan, 17:30etik 18:30era.
  • 9 urte: Asteartetan eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era./li>
  • 10 urte: Astelehenetan eta asteazkenetan, 17:30etik 18:30era.
  • 11 urte: Astelehenetan eta asteazkenetan, 18:30etik 19:45era.
  • 12 urte: Astelehenetan, 19:45etik 21:15era eta, ostiraletan, 17:30etik 19:00etara.
  • Helduak (*): Asteazkenetan, 19:45etik 21:15era eta, ostiraletan, 19:00etatik 20:30era.

(*) Bi ikastaro gehienez ere, edo taldearen arabera.

 

Ikastaroen hasiera

Urria.

 

Prezioak (2018)

  • 32,30 € / hilean erroldatuta dauden pertsonentzat.
  • 55,60 € / hilean erroldatu gabe dauden pertsonentzat.
  • % 10eko ordainsaria gazte-txartela dutenentzat.

 

Aurrematrikulazio-epea

Maiatza.

 

Matrikulazio-epea

Iraila.

10, 11 eta 12 urtetako taldeetan sartu nahi duten ikasle berriek eta “helduek” maila-proba bat gainditu beharko dute.