Udal-aurrekontua
Udal-aurrekontuak abian den urterako aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak jasotzen ditu, baita horiek gauzatzeko araudia ere. Bertan, udal-esparruek jorratuko dituzten programak eta proiektuak xedatzen dira, eta kontuen gardentasuna bermatzen da. Gainera, langileen eta lanpostuen zerrendak gaineratzen ditu.
Nola egiten dira udal-aurrekontuak
Aurrekontuen zirriborroa egin aurretik, Udalak aurrekontu parte-hartzaileen prozesu bat jartzen du martxan. Bertan, udal-aurrekontuko 500.000 euro zertarako erabiliko diren zehazten da, herritarrek egindako proposamenak kontuan hartuta.
Gero, udal-gobernuak aurrekontuen zirriborroa prestatu eta Ogasun Batzordeko zinegotziei helarazten die. Orduan, epe bat irekitzen da dokumentuaren kasuan kasuko zuzenketak aurkezteko. Aurkeztutako zuzenketak batzordean eztabaidatzen dira. Esku-hartzailea ere bertan izango da, aurkeztutako zuzenketen inguruko edozein zalantza argitzeko.
Eztabaida amaitzean, batzordeak dokumentu bat (irizpena) bidaltzen du eta, bertan, udal-taldeen iritziak azaltzen ditu, baita zuzenketen eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko eta kontrako botoak ere. Irizpenak batzordeak onartutako zuzenketak txertatzen ditu aurrekontura.
Horrela, espediente osoa prestatu eta hura korporazio osoaren eskura jartzen da. Orduan, alkateak udalbatzar baten deialdia egin eta batzordean onartu ez diren zuzenketak eta aurrekontua eztabaidatzen eta bozkatzen dituzte, horiek behin-behineko izaeraz onartu daitezen.
Udalbatzarreko izapideak amaitu ondoren, aurrekontua ikusgai jartzen zaie herritarrei, 15 eguneko (baliodunak) epean. Edonork aztertu eta aurkeztu ahal izango ditu alegazioak, beharrezkotzat jotzen duenean. Alegaziorik ez badago, Udal Aurrekontua behin betiko onartzen da.
Alegazioak aurkezten badira, horiek aztertu eta, hala badagokio, Ogasun Batzordeak onartu egiten ditu. Kasu horretan, irizpen berri bat aurkezten da Udalbatzarrean eta, bertan, aurkeztutako alegazioak baiestea edo ez erabaki, eta Udal Aurrekontua behin betiko onartzen da.
2019ko udal-aurrekontuak
Aurrekontuak Sail bakoitzeko
- Alkatetzako 2019ko aurrekontua [pdf]
- Udaltzaingo Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
- Kultura eta Hezkuntza Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
- Kirol Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
- Gizarte Zerbitzuetako Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
- Hirigintza Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
- Idazkaritza Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
- Ogasun Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
- Gazteria eta Jaiak Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
- Euskara Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
- Sozioekonomia Sailaren 2019ko aurrekontu [pdf]
- Zerbitzu Publikoetako Sailaren 2019ko aurrekontua [pdf]
Historikoa
AURREKONTU PROZEDURAREN LABURPENA |
Aurrekontu parte-hartzaileak Herritarrak |
Aurrekontuen zirriborroa Gobernu-taldea |
Ogasun Batzordea Zuzenketak eztabaidatzea eta txertatzea (hala badagokio) |
Behin-behineko onespena Udalbatzarra |
Jendaurreko erakustaldia Herritarrek alegazioak aurkezten dituzte |
Ogasun Batzordea
Proposamenak eztabaidatzea eta txertatzea (hala badagokio)
Udalbatzarra
Proposamenak eztabaidatzea eta txertatzea (hala badagokio)
Behin betiko onespena