
Sail hau arduratzen da herritarren partaidetza sustatzeaz, erabakiak hartzeaz eta udal-informazioaren gardentasunaz.
Nagore
Durán Urbistondo
Herritarren Partaidetza eta Gardentasun Sailaren arduraduna
ZURE ZERBITZURA
JENDEAREN ARRETARAKO BULEGOAK
Okendo 1, Lasarte-Oria
Ordutegia: 9:00 - 14:00
943 37 60 55 - partehartzea@lasarte-oria.eus
Informazio interesgarria
- Udal-kudeaketan herritarren partaidetza-eredua zehaztea. Kudeaketa-eremuen barnean, prozesu parte-hartzaileen garapena sustatzea.
- Gardentasun arloan legea betetzen dela bermatzea, udal-gardentasunaren ataria sustatuz.
- Bizilagun-elkarteen lana sustatzea.
Saileko langileak eta baliabideak
Administrazio Orokorreko teknikaria
2020·10·09
Hasi egingo dira 2021ko parte-hartzezko aurrekontuak 500.000 euroko zenbatekoarekin
Prozesua, 4 fase dituena, proposamen bilketarekin hasiko da, helburua delarik 2021ko aurrekontuko 500.000 euro erabiltzea herritarrengandik sortutako ekimenetarako. Etxe guztietara iritsiko den liburuxka batean azalduko da prozesua.
2020·09·26
Datorren irailaren 29an, hiriari eta bizi-kalitateari buruzko tailer telematikoa egingo da, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra egiteko herritarren parte-hartzeko prozesuaren barruan. Bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.
2020·09·14
Datorren irailaren 15ean, 18:00etan, Lasarte-Oriako Kulturetxean aurkeztuko da Plan Orokorraren Aurrerapenaren dokumentua, HAPOa egin aurreko dokumentua. Aurkeztu ondoren, ekarpenak eta gogoetak egiteko txanda irekiko da.