Herritarren Parte-hartzea
Lasarte-Oriako Udalean oso garrantzitsutzat jotzen dugu herritarrek udal-kudeaketan parte hartu dezatela, hartzen diren erabakiak zenbat eta ordezkagarriagoak izan, orduan eta hobeto erantzungo baitiegu lasarteoriatarrei, eta horixe da gure helburu nagusia. Kudeaketa demokratikoagoa eta gardenagoa izan dadin, gaurkotasun-gaien inguruko iritziak normaltasunez eta modu sinplean emateko sistemak gaitu behar dira, hau da, herritarrei beren proposamenak planteatzeko aukera eman behar zaie.
Atal honetan, dagoeneko martxan dauden eta zure partaidetza behar duten prozesuak eta dagoeneko amaitu direnen informazioa jasotzen dira. Era berean, mozioak eta proposamenak nola aurkeztu erakutsiko dizugu, baita herritarren kontsultak nola proposatu ere.
2021.ko Aurrekontu parte-hartzaileak
Lasarte-Oriako herritarrek hainbat proiekturen artean aukeratu beharko dute 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan. Parte hartu eta erabaki ezazu udal aurrekontuetako 500.000 euroren helburua.
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hiri eredua definitzeko oinarrizko plana da. Bertan lur zoruen erabilera, hirigintza araudiak, azpiegiturak, etab. definituko direlarik.
Lasarte-Oriako Udala jakitun da gure herriak duen arazo handienetako bat aparkatzeko tokiarena dela.
Lasarte-Oriako Musika Eskola: tresna berrien bila
Gogoeta bat egiten ari gara Musika Eskolaren etorkizunari buruz eta gaur egun ematen diren tresnen kopurua handitzeko beharrari buruz. Hori dela eta, Lasarte-Oriako herritarren eta elkarteen iritzia ere aztertu nahi dugu.
2020.ko Aurrekontu parte-hartzaileak
Lasarte-Oriako herritarrek hainbat proiekturen artean aukeratu beharko dute 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan. Parte hartu eta erabaki ezazu udal aurrekontuetako 500.000 euroren helburua.
2021ko Inauterien gaia aukeratu
Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2021. Urteko Inauterietan?”
Hiri-hondakinak biltzeko zabor-ontziei buruzko herri-kontsulta arautuko duten baldintzak
Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio ditzaten hiri-hondakinak biltzeko zabor-ontziei buruzko herri-kontsulta arautuko duten baldintzak egiteko prozesuari. Kontsulta publikoa urtarrilaren 30ra arte egongo da zabalik.
Erakustaldi publikoa: KonTenT-Tu egunezko arreta-zerbitzuaren erregelamendua
Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio ditzaten "KontenT-Tu" Egunezko Arreta-Zerbitzuaren funtzionamendurako barne-erregelamendua egiteko prozesuari. Kontsulta publikoa abenduaren 5era arte egongo da zabalik
Kiroldegi berria: urriaren 7an herritarrek parte hartzeko fasea hasiko da
Urriaren 7tik 20ra bitartean kiroldegiko kafetegian egingo den erakusketa batek lehen faseko bost proposamen irabazleak erakutsiko ditu. Herritarrek beren iritzia eman ahalko dute 6 galderari erantzunez.
Aukeratu aurtengo zure kirolaria. Lasarte-Oriako 2019ko kirolariak
Urriaren 20an Lasarte-Oriako 2019ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaituko da
2020ko Inauterien gaia aukeratu
Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2020. Urteko Inauterietan?” lemapean.
Erakustaldi publikoa: Terrazen ordenantza
Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio terrazen gaineko ordenantza egiteko prozesuari. Kontsulta publikoa irailaren 26ra arte egongo da zabalik
Auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailea
Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa. Oinarri hauek egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian irailaren 19 arte herritarren proposamenak jaso ahal izateko.
Erakustaldi publikoa: zeremonia zibilak egiteko erregelamendu arautzailea
Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zeremoniak: familian hartzea (jaioberriak), ezkontza eta hileta.
San Pedro jaietako omendua hautatzea
Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du, lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko.
2019ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik
2019. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 62 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko.
San Pedro jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko ditugu jaiak herrian.
Herritarren partaidetza-prozesu bat ireki dugu Askatasunaren Parkea bera eta hark izan ditzakeen erabilerak berriz zehazteko.
Adineko pertsonentzako etxebizitza komunitarioak
Egonaldi luzerako zerbitzu kolektibo bat dira, eta haien helburua da adineko pertsona autonomoa edo I. mailako mendekotasuna duena ingurune sozial normalizatu eta hurbileko batean mantentzea, familia-giroaren antzeko bizimodua eraman dezan.
Etxean laguntzeko zerbitzua asistentziazko eta prebentziozko zerbitzu bat da, erabiltzaileei beren etxean irauten laguntzera diseinatua dagoena
Kontsulta publikoaren helburua Lasarte-Oriako zaraten inguruko diagnostikoa osatzea da, eta ondorioz, haiei irtenbidea emateko neurriak ezartzea.
Baratze ekologikoak adjudikatzearen eta kudeatzearen Ordenantza
Lasarte-Oriako Udala, Plazaola landa-parkearen terrenoetan 58 Baratze Urbano Ekologiko sortzekotan dabil. Elkarbizitzarako gunea sortu nahi da baratzezaintza ekologikoaren inguruan. Norberaren kontsumorako 30m2ko partzela izango dira.