Liburuak eta Argitalpenak

Combates por la libertad

José Luis Navarro Armendariz

Relato breve de Lasarte

Iraganeko Lasarte-Oriari buruz dihardu lan labur eta xume honek. Gure aitona-amonen eta gure gurasoen garaiko benetako gertakizunak eta fikziozko gertakizunak (baina egiazkoak izan zitezkeenak) batzen dira bertan. Beste gauza batzuen artean, argitalpenak gure arbasoek egindako lan eta esfortzuaren berri ematen du. Azken horiek gure herriaren egoera hobetzen saiatu ziren, XX. mende hasieran. Zoritxarrez, ez zuten euren borroka eta adorearen emaitza ezagutzerik izan. Nolanahi ere, euren eredugarritasunak hazia erein zuen, ondorengo belaunaldietan gorpuztuz joan zena, irrika biziz itxarotako independentzia eta Lasarte-Oria udalerria sortzea lortu arte. Liburua gaztelaniaz dago.

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

José Luis Navarro Armendariz

Retazos de la vida de Lasarte y Oria del siglo XX a través de la prensa

Ezagutza irrika sakon eta zehatzak bultzatuta, Koldo Mitxelena kultureneko eta Donostiako Udaleko hemeroteketan murgildu da lan honen egilea, XX. mende hasieratik udalerri berria osatu arte, prentsan Lasarte eta Oriari buruz argitaratutako ahalik eta informazio zabalena biltzeko asmoz. Emaitza oso material baliotsua da, gure herriko bizitzan ezezagunak ziren alde eta egoerak ezagutzeko balio handiko materiala. Liburua gaztelaniaz dago.

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

José Luis Navarro Armendariz

Historia de la Asociación Católica de Padres de Familia de Lasarte-Oria

Lan honek Lasarte-Oriako Familiko gurasoen Elkarte Katolikoak egindako ekarpen soziokultural garrantzitsuaren berri ematen du. Bereziki 1962tik 1976ra bitartean egindako lana du hizpide. Udalerriaren aldeko gestora garai horretan sortu zen, eta elkarteak Lasarte eta Oria herrien beharren eta arazoen bateratze lanak egin eta bozemaile rola hartu zuen erakunde ofizialen aurrean, bai herri mailako elkarteen aurrean, eta baita herrialde eta nazio mailakoenetan ere. Liburua gaztelaniaz dago.

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

Antxon Aguirre Sorondo

El mundo laboral de Lasarte-Oria

Liburu honek Lasarte-Oriako lan-mundua lantzen du, eta bereziki jorratzen du XIX eta XX. mendeetakoa. Udalerriko industriaren historiaz gain, bizilagunen bizitzan sakontzen du, batik bat langile-klasekoenean, eta haien bizimoduak, etxebizitzak eta baita jostamoduak ere azaltzen ditu. Liburua gaztelaniaz dago.

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

Antxon Aguirre Sorondo

Oria. bizitzako erkidegoa, laneko eremua

Lehendik ere eskainia digu Antxon Aguirre Sorondok Lasarte-Oriari buruzko lan historiko bat, izenburu iradoki-tzaile hau duelarik: "Lasarte-Oria, hogei urte eta hainbat mende". Orain dakarkigun lan berria, batetik, ikerlan haien eta 1988tik Lasarte-Oria aldizkarian artikulugile gisa egindako jardueraren emaitza da, eta bestetik, artxibategietan nahiz elkarrizketen bidez egindako ikerketa berrien ondorioa. "Oria. Bizitzako erkidegoa, laneko eremua". Oraingo honetan, Oriako biztan-leen bizimoduan jarri du arreta. Historia, etnografiarekin bat eginik, lehen mailako irudi-multzo batek osatua ageri da.

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

Haur eta Gazteen XXIX. Literatura Lehiaketa: ipuina eta poesia

2013ko Lasarte-Oriako Literatura Sariak

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

XXX. Literatura Lehiaketa: poesia

2013ko Lasarte-Oriako Literatura Sariak

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

XXX. Literatura Lehiaketa: mikrokontakizuna

2013ko Lasarte-Oriako Literatura Sariak

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

Haur eta Gazteen XXIX. Literatura Lehiaketa: ipuina eta poesia

2016ko Lasarte-Oriako Literatura Sariak

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

XXX. Literatura Lehiaketa: poesia

2016ko Lasarte-Oriako Literatura Sariak

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

XXX. Literatura Lehiaketa: mikrokontakizuna

2016ko Lasarte-Oriako Literatura Sariak

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

José Luis Navarro Armendariz

Retazos II

Retazos II" Lasarteri buruz argitaratu diren idatzien bilduma bat da, ikuspuntu pertsonalekin hornitua, eta gure herriaren bizitzara eta historiaren parte batera hurbiltzea du helburu, gutxi gorabehera bada ere, gure herria hobeto ezagutzeari begira. Igarotako garaiak ezagutzea ezinbestekoa da orainaldia ulertzeko, horrek eragin handia izango baitu etorkizuneko belaunaldiengan.

Deskargatu artxiboa PDF formatuan


Combates por la libertad

Victorio Vicuña

Combates por la libertad

Liburu honek oinazearen, heriotzaren eta sufrikarioaren epopeia aurkezten du. Kontatzeko hautatuko markoa, orrialde soil eta gogor batzuetan, Espainiako gerra zibila amaitu ondoren espainiar errepublikazaleek bizi izandako drama da. Joan den mendean gertatu zen tragediari buruzko irudi izugarriak eta larrigarriak, orduan gertatu baitzen munduko hondamendirik handiena, Espainian milioi bat hildakorekin hasi zena.

Deskargatu artxiboa PDF formatuan