Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Legegintzaldiko Plana

Dokumentu honetan, gaur egungo gobernu-taldeak 2015-2019 agintaldian zehar betetzea hitzematen duen neurriak islatzen dira. Hura jakitera emango zaie herritarrei, egindako proposamenak eta horiek betetzen direla kontrolatu ahal izateko.

 

Enplegua eta Merkataritza

  • Tokiko Enplegu Mahaia sortuko dugu gizarte-eragileen ordezkaritzarekin.
  • Tokiko Enplegu Planaren ekimenak garatuko ditugu horiek Enplegu Mahaian eztabaidatu ondoren.
  • Euskaltegi zaharra gaituko dugu, ekintzaile berrientzako enpresa-mintegi bat sortu ahal izateko.
  • Udal-lokal bat lagako diogu udalerriko Langabetuen Plataformari.
  • Langabezian dauden Lasarte-Oriako pertsonen kontratazioa sustatuko dugu.
  • Langabetuentzako eta horien familientzako mozkinak berreskuratuko ditugu udal-tasetan.
  • Langabetuek udal-zergak konpentsatzeko aukera aztertuko dugu, komunitate-lanen bitartez.
  • Berriz hartuko dugu Goiegi Gorako 4 izarretako hotelaren proiektua; hark 40 lanpostu sortuko ditu.
  • Teresategi Iparraldeko eta Hegoaldeko industrialdea berrabiaraz dadila defendatuko dugu, enpresa berriak ezartzeko gune gisa.
  • Mitxelin II gunean enplegua sortuko duten enpresa berriak ezartzearen aldeko apustua egingo dugu.
  • Gizarte-eragileekin batera, Merkataritza Indartzeko Plan Bereziak barne hartzen dituen ekimenak gauzatzeko lan egingo dugu.
  • “Tratu on bat” webgunea hobetuko dugu, hark zerbitzu gehiago eskain ditzan.
  • Sektorearekin batera, zailtasunak bizitzen ari diren edo sortu berri diren saltokientzako neurri fiskalak aztertuko ditugu.
  • Diru-laguntza bat sortuko dugu familia behartsuenek eskola-materiala tokiko saltokietan eros dezaten.
  • Programa bat ezarriko dugu saltoki berriei bideratutako lokalak alokatzeko.
  • Hutsik dauden saltokien estetika hobetzeko programa bat jarriko dugu martxan.
  • Merkataritza-sektorearekin lotutako ekitaldiak indartuko ditugu, hala nola Pintxoaren Ibilbidea eta Gabonetako kanpainak.
  • Urtero egingo dugu Stock azoka eta, haren bitartez, tokiko saltokiek saltokiko sarrerara atera ahal izango dituzte beren produktuak, bide publikoa hartzeagatik ezertxo ere ordaindu beharrik izan gabe.
  • “KM0” zigilua sortuko dugu beren hornitzaileak negoziotik 10 kilometrotara baino gutxiagora dituzten tabernentzat eta jatetxeentzat, hala, tokiko saltokiekin salmenta gurutzatua sustatuz.

 

Gizarte Zerbitzuak

  • Gizarte Zerbitzuen gida bat argitaratuko dugu, eta eskaintzen diren zerbitzu eta laguntza guztiak xedatuko dira.
  • Energia-pobretasunaren kontra borrokatzeko laguntzak emango ditugu, baliabiderik ez duten pertsonen argi-, gas- eta berogailu-ordainagiriak ordaintzeko.
  • Berriz ekingo diogu Elikagaien Banaketa Puntuarekin ezarritako lankidetzari. Horrez gain, funts europarrak eskatuko ditugu, horiek pertsona behartuen artean banatzeko.
  • Udan ere eskola-jantokiak ireki daitezela eskatuko diogu Eusko Jaurlaritzari, haur bakar bat ere elikagairik gabe gera ez dadin.
  • Berdintasun Planean ezarritako neurriak garatu eta genero-indarkeriarekin eta sexu-abusuekin lotutako babes-kanpainak egingo ditugu.
  • Emakumearen Zentro Zibikoak eskaintzen duen zerbitzua hobetuko dugu eta erabiltzaile-taldeekin batera lan egingo dugu.
  • Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko programak ezarriko ditugu.
  • Atsobakar Zaharren Egoitzak modu egokian funtziona dezala eskatuko diogu Kabiari.
  • Tutoretzapeko etxebizitzen funtzionamendu egokiaz eta horien erabiltzaileez arduratuko gara.
  • Telelaguntza-programak ezartzeko kontzientziazio-kanpaina.
  • Etxez etxeko laguntza-zerbitzurako baliabideak areagotuko ditugu.
  • Zahar-etxeko instalazioak hobetuko ditugu, eta hezetasunei irtenbide bat eman eta leihoak aldatuko ditugu.
  • Alkoholiko Anonimoen bilerak berreskuratzen saiatuko gara Villa Mirentxun, adikzioei aurrea hartzeko beste programa batzuez gain.
  • Aurreko gobernuak kendu zuen kaleko hezitzaileen lana berrabiaraziko dugu.
  • Udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituzten DYArekin eta Gurutze Gorriarekin gauzatutako lankidetza-hitzarmenak babestuko ditugu.

 

Etxebizitxa

  • Tokiko Etxebizitza Plan bat egingo dugu, eta hark etxebizitza bat eskuratzeko aukerak hobetu ahal izateko hainbat ekimen gaineratuko ditu.
  • Udalak Zelaialden, Zapategin, Geltokin eta Bekokalen dituen eta hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jarriko ditugu.
  • Udal-lursailak jarriko ditugu Eusko Jaurlaritzaren eskura, hark alokairuko etxebizitzak edo zuzkidura-etxebizitzak eraiki ditzan.
  • Zabaleta Berriko udal-lursailen lizitazioa defendatuko dugu, bertan 96 BOE eraiki eta horien zozketa publikoa egin dadin.
  • Zatarain, Zabaleta Berri eta Vaguada Goiegiko hirigintza-garapenen aldeko apustua egingo dugu.
  • Cocheraseko Plan Bereziaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu eta 1.000 etxebizitza inguru eraikiko ditugu, erdiak babes ofizialekoak.
  • Merkataritzako lokalak etxebizitza bihurtzea ahalbidetzen duen ordenantza berrituko dugu.
  • Lasarte-Oria etxegabetzerik gabeko udalerria izatea hitzematen dugu.
  • Udal-etxebizitzak eskainiko dizkiegu etxegabetutako familia lasarteoriatarrei.
  • Udal-lokalak lagako dizkiegu, doan, etxegabetzeen biktima izan direnei, horien altzariak eta gauzak gorde ditzaten.
  • Udalak gure udalerrian etxegabetzeak eragin dituzten bankuekin edo kutxekin dituen kontuak ezabatuko ditugu.

 

Lanak

  • Diru-laguntzen lerro bat ezarriko dugu bizilagun-komunitateetan igogailuak jarri ahal izateko.
  • Ordenamenduz kanpo dauden Sasoetako lokalak (San Martzial, Uzturre eta Jaizkibel) bota eta eremu publiko berriak sortuko ditugu.
  • Goikaleko 20 eta 22 zenbakiak eta Kale Nagusiko 51 eta 53 zenbakiak berrurbanizatuko ditugu, gune horretako bizilagunekin bat etorriz.
  • Etxabeetako arazoei irtenbide itundu bat negoziatzen saiatuko gara Erribera Kaleko bizilagunekin.
  • Urbarte auzoko aparkaleku berriak finkatuko ditugu. Horretarako, jardinerak kendu eta zebra-bide bat jarriko dugu auzoaren sarreran.
  • Basaundi Bailarako Itxaropena Plaza eraberritu dadila defendatuko dugu.
  • N-1 errepidetik Oria eta Antxisu auzoetara sartzeko bidea hobetu dezala eskatuko diogu Aldundiari, Allerruko bidegurutze garaia eraikiz.
  • Oriako Karmengo Kapera birgaituko dugu.
  • Brunet parkeko arrain-begiratokia konponduko dugu.
  • Uistin kalea eraberritzeko proiektua egingo dugu lur gaineko aparkaleku-kopurua handitzeko.
  • Iñigo de Loiola eta Pintore kaleen arteko biribilgunea egingo dugu, eta behin-behineko jardinerak kenduko ditugu.
  • Zabaletako aldapa berritu eta, horrela, espaloien irisgarritasuna hobetuko dugu.
  • N-1 inguruan falta diren pantaila akustikoak ezar ditzala eskatuko diogu Aldundiari.

 

Zerbitzuak

  • Trafikoaren eta aparkalekuen azterketa garatuko dugu, Lasarte-Oriako egoerak hobera egin dezan.
  • Okendo Plazako 124 garajeak jarriko ditugu alokairuan, aurreko gobernua ez baitzen horretarako gai izan.
  • Tajamarko biribilguneko eta Bekokaleko garajeak alokairuan jarriko ditugu herritarrentzat.
  • Irtenbide bat emango diegu administrazio-emakidan dauden eta hutsik dauden Mitxelineko 74 garajeei.
  • Arranbideko udal-lursaila asfaltatuko dugu, hura lur gaineko aparkaleku gisa erabil dadin.
  • Gure kale gehienetan hondatuta dagoen asfaltatu publikoa berritzearen aldeko apustua egingo dugu.
  • Erabilerak eraginda dagoeneko ezabatuta dauden bide-seinaleak (zebra-bideak, eta utzi pasatzen edo stop seinaleak) berriz margotzeko kanpaina bat egingo dugu.
  • Garbitasun handiagoa izatea hitzematen dugu, baita kaleetako kartelak eta pankartak berehala kentzea ere.
  • Auzoetako argiteria hobetuko dugu, udalerriko puntu beltzak ezabatuz.
  • Etengabeko inbertsioa egingo dugu haur-parkeetan, eta horietako asko estali daitezela planteatuko dugu.
  • Urmaelak behar bezala mantentzeaz arduratuko gara.
  • Eskailera mekanikoak hobeto manten daitezela eskatuko dugu.
  • Komun publikoak jarriko ditugu Urbarten eta Basaundin.
  • Zarata eta dardarak arautuko dituen ordenantza arautzaile bat egingo dugu.
  • Euskotrenek sortzen dituen zaratak saihesteko neurriak har ditzala eskatuko diogu Eusko Jaurlaritzari.
  • 5. edukiontzia ezar dadila defendatuko dugu, eta ez atez ateko bilketa.
  • Lurpeko edukiontzien mantenu sakona egingo dugu.
  • Lursailak eskainiko dizkiogu San Markos Mankomunitateari, bertan Garbigune bat eraiki dadin.
  • Zaborren tasan hobariak ezarriko ditugu udalerriko birziklatze-maila % 50era iristen bada.

 

Gazteria eta Festak

  • Gazteentzako lokalak topagune gisa erabiltzeko ordenantza arautzaile bat onartuko dugu.
  • Gazteentzako lokaletan segurtasun-neurriak (seinaleak, su-itzalgailuak…) har daitezen lagunduko dugu.
  • Udalerriko gazte artisten erregistro bat sortuko dugu horien jarduera sustatzeko.
  • Gazte-ekimenak babesteko funts bat sortuko dugu.
  • Dinamizatzaileak jarriko ditugu Gaztelekuan, udaldian zehar gehiago ireki dadin.
  • Gazteentzako Emantzipazio Eskola sortuko dugu.
  • Gazteentzako ikastaroak mantenduko ditugu, deialdian hizkuntza-aniztasuna errespetatuz.
  • GazteGaua ospatuko dugu: udalerria kontzertuz eta gazteentzako jardueraz beteko den gau bat.
  • Gaztelekuko kokaleku berri batera lekualdatuko dugu Kzguneko zerbitzua.
  • Kultura- eta festa-jardueraren deszentralizazioa sustatuko dugu, udalerriko auzo guztiek baitute horretarako eskubidea.
  • Denen eta denentzako zaindariaren jaiak defendatuko ditugu, eta partaidetza landuko dugu horretarako.
  • Urtero, gure udalerriaren sorrera ospatuko dugu.
  • Udalerriko banderak banatuko ditugu, herritarrek jaietan beren balkoiak apaindu ditzaten.
  • Inauterietako konpartsei laguntzen jarraituko dugu.
  • Gabonetako Haur Parke tradizionalarekin jarraituko dugu.

 

Kirolak

  • Kiroldegia birgaitzeko lanak abiaraziko ditugu eta, besteak beste, gimnasioa eta ariketa kardiobaskularretarako eta spinning-erako aretoa hobetzeko gune berriak sortuko ditugu.
  • Kiroldegira sartzeko bidea hobetuko dugu, igogailua azken solairuraino iritsi dadin.
  • Urtero, inbertsio bat egingo dugu kiroldegiko makineria hobetzeko.
  • Mitxelineko instalazioen ordutegia handitzeko aukera aztertuko dugu, taldeek bertan entrenatu eta partiduak egin ahal izan ditzaten.
  • Lokal bat eraikiko dugu Mitxelineko zelaian, kirol-elkarteek taberna bat ezarri eta diru-sarrerak lor ditzaten.
  • Mitxelineko areto-futbolerako eremuaren alboko itxiera egitearen aldeko apustua egingo dugu.
  • Entrenamendu-egunetan, kirol-instalazioetara sartu ahal izatea erraztuko diegu talderen bateko kide diren pertsonei, entrenamenduetarako txartel berezi bat erabiliz.
  • Entrenamenduetarako futbol-zelai berri bat eraikitzeko kokalekua bilatuko dugu.
  • Zabaletako bizilagunek frontoi estali berriaz gozatu ahal izateko lan egingo dugu; aldagelak eta biltegia ere izango ditu frontoiak.
  • Auzoetan kirol-pista berriak ezartzeko lan egingo dugu.
  • Tokiko bidegorri-sarea handitzeko lan egingo dugu.

 

Hezkuntza, Kultura eta Euskera

  • Ikastetxeak etengabe mantentzea hitzematen dugu.
  • Zumaburu ikastetxeko hezetasunak konponduko ditugu eta patioa erabili ahal izateko irtenbide bat planteatuko dugu.
  • Pablo Garaikoetxea ikastetxeko leihoak berrituko ditugu.
  • Ikastetxeetako instalazioak eskola-ordutegitik kanpo erabili ahal izatea sustatuko dugu.
  • Pablo Garaikoetxea eta Landaberri ikastetxeetan eskola-jantokia koka dezala eskatuko diogu Hezkuntza Delegazioari.
  • Beharra duten familiek eskola-materiala erosi ahal izateko diru-laguntza bat ezarriko dugu.
  • Antoni Mercero guneari dagokion proiektuaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu.
  • Erakusketa- eta partaidetza-eremu berri bat sortuko dugu, elkarte kulturalekin eta artistekin batera kudeatua.
  • Aire Libreko Museoa sortuko dugu.
  • Kultura-etxeko kafetegia doan lagako diegu langabetuei.
  • Hitzarmen bat egingo dugu tokiko tabernekin, jatetxeekin eta saltokiekin, horietan jarduera kulturalak antola daitezen.
  • “Gau zuria” ospatuko dugu: kulturaren aldeko apustu bat. Haren bitartez, kontzertuak, filmak eta erakusketak eskainiko dira besteak beste, tokiko ostalaritzaren eta saltokien partaidetza bilatuz.
  • Udal-urtekari bat sortuko dugu, udalerriaren kronika bat, herritarren partaidetzarekin.
  • Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena mantenduko dugu Ttakunekin.
  • Herriko euskaltegiaren aldeko apustua egingo dugu eta matrikulazioak sustatuko ditugu.
  • Euskararen eguna ospatuko dugu urtero.
  • Udaltop jardunaldiak babesten jarraituko dugu gure udalerrian.
  • Euskararen Maratoia ospatzen jarraitzeko apustua egingo dugu.

 

Gardentasuna

  • Udalbatzako kide guztiek etika- eta jokabide-kode bat sinatuko dute.
  • Legegintzaldi hasieran eta amaieran ebaluatu gaitzala eskatuko diogu, norbere borondatez, Espainiako Nazioarteko Gardentasunari. Horrela, Udalaren gaur egungo gardentasun-maila hobetzea hitzematen dugu.
  • Webguneak Udalbatzari buruzko atal bat izango du eta, bertan, Udalbatzaren osaera jakinaraziko da, baita hura osatzen duten kideek dituzten ondasunen eta errenten adierazpenak eta horietako bakoitzak zinegotzi gisa betetzen dituen funtzioengatik jasotzen dituen ordainsariak ere.
  • Udalaren konfiantzazko karguen banan-banako zerrenda argitaratuko dugu, baita horiek jasotzen dituzten ordainsarien zenbatekoak ere.
  • Alkatearen agenda argitaratuko da webgunean, herritarrek denbora zertan igarotzen duen eta norekin biltzen den jakin dezaten.
  • Alkatea beren arazoak aurrez aurre planteatu nahi dituzten herritar eta elkarte guztiekin bilduko da astean bi arratsaldetan.
  • Udal Araudi Organiko bat onartuko dugu barne-funtzionamendua hobeto garatzeko.
  • Kontrol publiko handiagoa proposatzen dugu kontratazio-mahaietan; udal-oposizioa osatzen duten alderdietako kide bat egongo da beti.
  • Sei hilez behin, sinatutako kontratuen zerrenda argitaratuko da webgunean. Bertan, sail kontratugilea, kontratuaren xedea, jarraitutako prozedura, kontratatutako enpresa eta zenbateko ekonomikoa xedatuko dira.
  • Sei hilez behin, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratuko da webgunean, eta kasuan kasuko saila, diru-laguntzaren xedea, jarraitutako prozedura, erakunde onuraduna eta zenbateko ekonomikoa adieraziko dira.
  • Sei hilez behin, sinatutako alkatetza-dekretuen zerrenda argitaratuko da webgunean, eta dekretuaren zenbakia eta xedea adieraziko dira.
  • Udalak dituen ondasunen eta eskubideen inbentarioa argitaratuko dugu webgunean, baita lanpostuen zerrenda ere.
  • Sei hilez behin, udal-aldizkariak egingo ditugu herritarrei informazioa emateko.

 

Herritarren Parte-Hartzea

  • Webguneak Herritarren Partaidetzara bideratutako atal bat izango du eta, bertan, inkestak, kontsultak, partaidetza-prozesuak eta azterketak jasoko dira, besteak beste.
  • Argazki bidezko salaketa-eremu bat ezarriko dugu webgunean.
  • Bizilagunen kexak eta iradokizunak jasotzeko orria berreskuratuko dugu, edozein momentutan, herritarrek beren ekimenak helaraz ditzaten.
  • Alerta-sistema bat sortuko dugu eta, haren bitartez, herritarrek informazioa jaso ahal izango dute SMS edo posta elektroniko bidez.
  • Mugikor-zenbaki zuzen bat izango dugu alkatearekin eta, whatsapp mezuen bitartez, lasarteoriatarrek unean bertan helarazi ahal izango dizkiote beren kexak eta argazki bidezko salaketak.
  • Herri-ekimena arautuko dugu, eta herritar-kopuru jakin batek sinatutako ekimenak eztabaidatuko ditugu.
  • Urtero, udalerriaren egoerari buruzko eztabaida bat egingo dugu; eztabaida herritar guztiei irekita egongo da.
  • Herritarrentzako Bulego Mugikorra sortuko dugu. Haren bidez, udal-ordezkariak auzoetara joango dira, eta stand informazio-emaile bat kokatu eta zuzenean jaso ahal izango dituzte horien kexak eta iradokizunak.
  • Bizilagunentzako Aholku Kontseilua sortuko dugu auzo-elkarteetako ordezkariekin.
  • Arranbideko eta Zabaletako udal-lokalak gaituko ditugu, auzoko lokal sozial gisa.
  • Hirigintza Planeamendurako Aholku Kontseiluaren eta Udal Eskola Kontseiluaren gisako partaidetza-bideen aldeko apustua egiten jarraituko dugu.
  • Elkarteen hotel bat sortuko dugu udalerriko elkarteei lokalak utzi ahal izateko.
  • Herritarrekin aurrekontu parte-hartzaileak egiteko aukera aztertuko dugu.